Berriak

RSS-2.0

UPNk Memoria Demokratikoaren Legearen edukiari heldu dio eta uste du alderdi errepublikanoak kaltetutako pertsonak baztertzeak ez duela justifikaziorik

[2024/05/07]

Saharar errefuxiatuen kanpamenduetara joandako nafar ordezkaritzak Mugarik Gabeko Langile eta Teknikarien Elkarteak (ATTsF) koordinatzen duen Garraio Basea bisitatuz hasi zuen bidaia instituzionalaren bigarren eguna. Base horrek elikagaiak banatzeko ibilgailuak momentu oro eskuragarri izatea bermatzen dio Saharako Ilargi Gorriari.

 

[2024/05/07]

Eledunen Batzarrak ez du onetsi adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak berresten baitu ETAren atentatu terrorista guzti-guztiak gaitzesten dituela, bereziki, hain seinalatua den egunean, Iruñeko Udaleko UPN udal-taldeko eledun Tomás Caballero Pastor jaunaren erailketaUPN talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

UPN, PSN, Geroa Bai, PPN, Contigo-Zurekin, eta Vox-ek aldeko botoa eman dute; EH abstenitu egin da.

 

[2024/05/06]

Nafarroako Parlamentuak, Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak osatutako ordezkaritzak Saharara egindako bidai instituzionala igandean hasi zen, XVIII. FiSahararen egoitza eta Nazioarteko Zine Jaialdia bisitatuz. Halaber, ordezkaritza Abdulah Arabi Fronte Polisarioak Espainian duen ordezkariarekin eta Dih Chadad Bojadorreko gobernadorearekin bildu zen.

 

[2024/05/06]

Indarkeria guztiak deslegitimatzeko konpromisoa areagotzeko deia egiten da, eskuin muturraren eskakizunek eragindako inboluzio antidemokratikoaz ohartaraziz

[2024/05/02]

Zehapen-araubidea konstituzio-kontrakoa deklaratu izanak eta Kontu Auzitegiaren jarrerak erraztu egiten dute araudia tokiko kanpainen finantzaketara egokitzea

[2024/05/02]

Gorroto- eta diskriminazio-gertaerak modu eraginkorrean aztertzeko eta erantzun egoki bat emateko, eta aniztasunarekiko errespetua sustatzen duten politika inklusiboak sustatzeko

[2024/05/02]

Aukera-berdintasuna eta diskriminaziorik eza bermatzeko aniztasun- eta gizarteratze-politikekin aurrez aurre talka egiten duen eredua defendatu du Voxek, babesik lortu gabe

[2024/05/02]

Bide-orri bat eskatzen zuen EH Bilduk, eskaintzaren dibertsifikazioa dela eta, doako eskaintza unibertsala eta kalitatezkoa ahalbidetuko duen sistema integral eta estandarizatua ezartzeko

[2024/05/02]

Contigo-Zurekin taldeak Gutun Olinpikoa aldarrikatu du, Israelen jarrera genozida eta giza duintasunarekiko errespetua uztartzeko ezintasuna nabarmentzeko

[2024/05/02]