Parlamenturako bisita gidatuak

Parlamenturako bisita gidatuak

Nafarroako Parlamentuak programa bat dauka antolatuta Legebiltzarra bertatik bertara ezagutu nahi duten ikasle-taldeak, erretirodunen zentroak eta bestelako taldeak erakundera bisitan etor daitezen.

Bisitak asteazkenetan egin daitezke, 11:00etatik 12:00etara eta 12:00etatik 13:00etara, urritik maiatzera bitarte. Taldeak gutxienez 10 eta gehienez ere 30 pertsonakoak izan daitezke. Bisitak doakoak dira.

Bisita egiteko eskaria Nafarroako Parlamentuaren Egoitza Elektronikoko eskabide telematikoaren bidez egin behar da, "Administrazio-izapideak" atalean: Erakundearen egoitzara bisita gidatua egiteko eskaria.

Informazio gehiago jasotzeko, Nafarroako Parlamentuko Protokolo Atalarekin jar zaitezkete harremanetan:

• Telefonoak: 948 209 202 eta 948 209 286

• Posta elektronikoko helbidea: [email protected]

2025 urria - 2026 maiatzeko bisita gidatuen egutegia (Parlamentuko jarduerak aurrez hitzartutako bisita egitea eragozten badu, Protokolo Ataleko langileak eskatzaileekin harremanetan jarriko dira beste data bat bilatzeko, bisita behin betiko baliogabetu aurretik):

 

1. txanda

2. txanda

Urria

11:00 - 12:00

12:00 - 13:00

1

Libre

Hartuta

8

Hartuta

Hartuta

15

Hartuta

Hartuta

22

Hartuta

Hartuta

29

Hartuta

Hartuta

Azaroa

11:00 - 12:00

12:00 - 13:00

5

Hartuta

Hartuta

12

Hartuta

Hartuta

19

Hartuta

Hartuta

26

Hartuta

Hartuta

Abendua

11:00 - 12:00

12:00 - 13:00

10

Hartuta

Hartuta

17

Hartuta

Hartuta

 

Urtarrila

11:00 - 12:00

12:00 - 13:00

14

Hartuta

Hartuta

21

Hartuta

Libre

28

Hartuta

Hartuta

Otsaila

11:00 - 12:00

12:00 - 13:00

4

Hartuta

Hartuta

11

Hartuta

Hartuta

18

Hartuta

Hartuta

25

Hartuta

Hartuta

Martxoa

11:00 - 12:00

12:00 - 13:00

4

Hartuta

Hartuta

11

Hartuta

Hartuta

18

Hartuta

Hartuta

25

Hartuta

Hartuta

 

Apirila

11:00 - 12:00

12:00 - 13:00

1

Hartuta

Hartuta

8

Hartuta

Hartuta

15

Hartuta

Hartuta

22

Hartuta

Hartuta

29

Hartuta

Hartuta

Maiatza

11:00 - 12:00

12:00 - 13:00

6

Hartuta

Hartuta

13

Hartuta

Hartuta

20

Hartuta

Hartuta

27

Hartuta

Hartuta

 

 

Bilkuretara ikusle gisa joatea

Bilkuretara ikusle gisa joatea

Nahi duten herritar adindunak Osoko Bilkuretara eta batzordeen bilkuretara joan daitezke, Nafarroako Parlamentuko Erregelamenduan ezarritakoari jarraituz.

Bilkura batera joatea eskatzeko:

• Taldeen eskariak Nafarroako Parlamentuaren Egoitza Elektronikoko eskabide telematikoaren bidez egin behar da, "Administrazio-izapideak" atalean:

Osoko bilkuretara eta batzordeen bilkuretara joateko eskaria

• Banakako eskariak, berriz, eskabide-orri honen bidez egiten ahalko dira; mesedez, bete ondoko eremuak:

Notas sobre las asistencias (euskera)

Oharrak

• Gonbidatuen tribunako edukiera 56 lagunentzat da gehienez.

• Nafarroako Parlamentuko Lehendakaritzak, Mahaiko kideek eta talde parlamentarioek banatuta dauzkate gonbidapenak, eta lehentasuna dute bestelako eskarien aldean.

• Eskariak kasuko bilkura egitekoa den asteko asteleheneko 12:00ak baino lehen aurkeztuko dira.

• Tokiak eskariak iristen diren hurrenkera zorrotzean esleituko dira, tribuna bete arte. Tokirik ez egoteagatik bilkurara sartzerik izan ez duten pertsonek aukera izanen dute, nahi badute, egiten den hurrengo bilkurara joateko. Bestalde, bilkura berezi eta ezohikoetan, gonbidapen kopurua txikiagoa izan daiteke, protokoloko konpromisoei erantzun behar izatearen ondorioz toki gutxiago gelditzeagatik.

 

Legezko araudia:

Nafarroako Parlamentuaren Erregelamendua. Publikoaren tribunan ordena mantentzea. 144. art.

1. Jendaurreko bilkuretan, jendea uneoro isilik egotera beharturik dago, inongo onespen edo gaitzespen adierazpenik azaldu gabe.

2. Lehendakariak aretotik kanporatuz zehatuko ditu ordena, aldez edo moldez, urratzen duten jendearen arteko pertsonak. Zalaparta sortzen bada edo ordena-urratzaileak identifikatu ezin baditu, lehendakariak jende guztia aretotik kanpora ateratzeko agin dezake.

3. Mahaiak hurrengo bilkuretara joatea debekatu ahal izanen die kanporatuak izan diren pertsonei, eta talde parlamentario bati dagozkion gonbidapenen esleipena eten ahal izanen du, talde parlamentario horrek gonbidatutako pertsonak bilkura-aretotik kanporatuak izanez gero.

 

Nafarroako Parlamentuaren Erregelamendua. Argazkiak eta audio- nahiz bideo-grabazioak egiteko debekua. 127.3. art.

Osoko Bilkura ikusleen tribunatik jarraitzeko gonbita jaso duten pertsonek ezin izanen dute argazkirik edo audio- nahiz bideo-grabaziorik egin, salbu eta Legebiltzarreko lehendakariak horretarako baimena berariaz eman badie.