Noiz argitaratua Asteartea, 2020.eko Martxoak 3

Unai Hualdek Madrilgo Biltzarreko Lehendakariari bisita egin dio gaur

Madrilgo Parlamentuaren Irisgarritasun Plana ezagutzeko aukera izan du Lehendakariak, Foru Legebiltzarraren zerbitzuak egokitzeko aurreikuspena dela eta

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak Madrilgo Biltzarreko lehendakaria, Juan Trinidad Martos, bisitatu du gaur. Lan-bilkura bate gin dute, Madrilgo legebiltzarraren egoitza irisgarritasun unibertsalaren printzipiora nola egokitu den aztertu du, izan ere, Foru Legegilea gai horri buruzko plan bat prestatzen ari baita.

 

Inma Jurío lehen lehendakariordea eta Lehen eta Bigarren idazkariak, Juan Luis Sánchez de Muniáin eta Maiorga Ramírez bertan izan dira. Unai Hualdek Parlamentuen inguruneek eta zerbitzuek izan behar dituzten ezaugarrien inguruko interesa agertu du “pertsona guztiei modu normalizatuan irisgarritasuna eskaintze aldera”.

 

Alde horretatik, Nafarroako ordezkaritzak hainbat espazioren funtzionaltasuna egiaztatu du, aulkiak eta Osoko Bilkuren Aretoko oholtza barne. Nafarroako Parlamentuak Irisgarritasun Unibertsalari buruzko Plan bat egiteko eskatu zion otsailean aholkularitza bati, barrutiaren berezitasunei egokitua, eremu kognitiboan izandako aurrerapenak osatzeko (zeinu-hizkuntzan egindako itzulpena, eraikinaren seinaleak, irakurketa errazeko liburuxkak).

 

12/2018 Foru Legearen II. kapituluak, eraikuntzako eta erabilera publikoko eraikinetako irisgarritasunari buruzkoak, zenbait ildo ematen ditu sarbideei, komunikazioari, mugikortasunari, komunei eta espazioak gordetzeari buruz. Dena den, ildo horiek neurri zehatz bihurtzea oso zaila da, eta horretarako behar da gaian espezializatutako