Noiz argitaratua Astelehena, 2022.eko Urriak 24

Parlamentuak adierazten du arbuiatzen dituela Aragoiko Gobernuko lehendakariak Nafarroako autonomia fiskalari buruz esandako hitzak

Parlamentuak asteazkenean fatxada urdinez koloreztatu eta ekitaldi instituzional bat eginen du Hartutako Kalte Zerebralaren Nazioarteko Egunaren ospakizunaren karietara

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak adierazten baitu arbuiatzen dituela Aragoiko Gobernuko lehendakariak esandako hitzak. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Honako hau dio onetsitako adierazpen instituzionalak:

 

"1. Nafarroako Parlamentuak adierazten du arbuiatzen dituela Javier Lambán Aragoiko Gobernuko lehendakariaren hitzak, zeinen bidez esan baitu Nafarroako Foru Komunitatearen autonomia fiskala –Nafarroari sozietateen zerga propioa mantendu, ezarri eta arautzea ahalbidetzen diona– “benetan mingarria eta jasanezina” dela eta horretara ohitu beharra dagoela “Konstituzioaren sorrerari bide eman zioten inguruabarrek berekin ekarri zutelako.

 

2. Nafarroako Parlamentuak adierazpen hau Aragoiko Gobernuko lehendakariari  jakinaraziko dio".

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Hartutako Kalte Zerebralaren Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.

 

Honako hau dio onetsitako adierazpen instituzionalak:

 

"1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Hartutako Kalte Zerebralaren Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin.

 

2. Nafarroako Parlamentuak ekitaldi bat eginen du heldu den urriaren 26an, 12:00etan, Nafarroako Hiru Hamabi elkartearekin batera.

 

3. Nafarroako Parlamentuak kolore urdinez argiztatuko du bere fatxada urriaren 26an".