Noiz argitaratua Asteartea, 2019.eko Martxoak 5

Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez, bat egiten du Emakumearen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin, eta dei egiten die herritarrei martxoaren 8aren kariaz deitutako greba feministarekin bat egitera

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2019ko martxoaren 4an

- Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrak aho batez onetsi du adierazpen instituzional bat. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Emakumearen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin, eta dei egiten die herritarrei martxoaren 8aren kariaz deitutako greba feministarekin bat egitera. Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteek aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Emakumearen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin.

 

2. Nafarroako Parlamentuak dei egiten die herritarrei martxoaren 8aren kariaz deitutako greba feministarekin bat egitera.

 

3. Nafarroako Parlamentuak adierazten du, berriz ere, mugimendu feminista babesten duela, haren eskaerei eta borrokei dagokienez.

 

4. Nafarroako Parlamentuak adierazten du beharrezkoa dela Nafarroan berdintasunerako lege berria onestea eta 2019ko maiatzeko hauteskundeetatik sortzen den gobernuak sustatzea.

 

5. Nafarroako Parlamentuak uste du beharrezkoa dela politika publikoak toki-mailatik sustatzea.

 

6. Nafarroako Parlamentuak adierazten du beharrezkoa dela gure herrietako emakumeen errealitate berariazkoak ikusarazten jarraitzea, bai eta oraindik indarrean dauden desberdintasun-adierazpen guztiei garrantzia ematea.

 

7. Nafarroako Parlamentuak adierazten du beharrezkoa dela neurriak hartzea emakumeen eta gizonen arteko desberdintasun-adierazpen guztiak gainditzeko”.