Noiz argitaratua Astelehena, 2019.eko Abenduak 9

Nafarroako Parlamentuak zeharo errefusatzen du gorroto-diskurtso oro, eta berariaz errefusatzen ditu bakarrik dauden neska-mutiko edo nerabe migratzaileak kriminalizatzea bilatzen duten diskurtso guztiak

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2019ko abenduaren 9an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak zeharo errefusatzen du gorroto-diskurtso oro, eta berariaz errefusatzen ditu bakarrik dauden neska-mutiko edo nerabe migratzaileak kriminalizatzea bilatzen duten diskurtso guztiak. PSN eta Geroa Bai talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak zeharo errefusatzen du gorroto-diskurtso oro, eta berariaz errefusatzen ditu bakarrik dauden neska-mutiko edo nerabe migratzaileak kriminalizatzea bilatzen duten diskurtso guztiak.

 

2. Nafarroako Parlamentuaren eta legebiltzarra osatzen duten talde guztien konpromisoa da inolaz ere ez babestea gure gizarteko edozein kolektiborekiko gorroto eta xenofobia diskurtsoa gizartean edo erakundeetan sartzea bilatzen duen talde politiko edo sozialik.

 

3. Nafarroako Parlamentuak berretsi egiten du bere konpromisoa adingabe guztien eskubideak bermatzen dituzten Nafarroako eta Espainiako legeekiko, nazioarteko tratatu nahiz zuzentarauekiko... adingabeen jatorria zein ere den.

 

4. Nafarroako Parlamentuak zeharo gaitzesten du Voxek bakarrik dauden adingabe migratzaileen Andaluziako zentro batean egindako eskratxea nahiz Madrilen granada batekin oraintsu egindako erasoa, zeinen egileak oraindik ere ez baitira identifikatu.

 

5. Nafarroako Parlamentuak dio beharrezkoa dela toki entitate guztiak aktiboki engaiatzea legeria bete dadin eta bakarrik dauden adingabe migratzaileentzako babes eta arreta egokia berma daitezen”.