Noiz argitaratua Astelehena, 2020.eko Uztailak 27

Nafarroako Parlamentuak Pertsonen salerosketaren aurkako Mundu Egunarekin bat egin du

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsi du. 2020ko uztailaren 27an

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez, Pertsonen salerosketaren aurkako Mundu Eguna dela eta. Podemos Ahal Dugu foru parlamentariek elkarteak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak, Pertsonen salerosketaren aurkako Mundu Egunean:

 

1.- Berretsi egiten du pertsonen salerosketa-mota ororen aurkako konpromisoa, munduko herrialde guztiak ukitzen dituena (horra haur soldaduak, lan behartuak egin behar dituzten pertsonak, eskaletasuna, delitu-jarduerak, organoen erauzketa edo sexu-esklabotza).

 

2.- Uste du beharrezkoa dela Nafarroako Gobernuak prostituzio-egoeran dauden emakumeei eskuratzea etxebizitza, laguntza juridiko eta psikologikoa, arreta soziala nahiz errenta bermatua bezalako baliabide ekonomikoak, halakorik behar baldin badute, bai eta harrera-, informazio- eta arreta-protokoloak ere, ez soilik salerosketaren biktima direnean, ezpada indarkeria matxistaren biktima gisa, 14/2015 Foru Legeak aitortzen duen bezala.

 

3.- Pertsonen salerosketaren prebentzioan lan egiteko konpromisoa adierazten du, bai eta ikastetxeetan, hezkuntza afektibo-sexualaren eta hezkidetzaren bidez, berdintasunean heztearen aldeko apustuari eustekoa ere.

 

4.- Nafarroan gertatzen den gizakien salerosketa nahiz sexu- eta lan-esplotazio kasu oro salatzeko konpromisoa hartzen du.”