Noiz argitaratua Astelehena, 2019.eko Abenduak 9

Nafarroako Parlamentuak errefusatu egiten ditu talde parlamentarioek Eusko Legebiltzarrean izendatutako mandatariek aurkeztutako dokumentuak, zeinetan Nafarroa aipatzen baita, Konstituzioak ezarritakoaz harago, euskal autogobernua gaurkotzeko ponentzian

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2019ko abenduaren 9an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak errefusatu egiten ditu talde parlamentarioek Eusko Legebiltzarrean izendatutako mandatariek aurkeztutako dokumentuak, zeinetan Nafarroa aipatzen baita, Konstituzioak ezarritakoaz harago, euskal autogobernua gaurkotzeko ponentzian. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Adierazpenaren alde bozkatu dute Navarra Sumak eta PSNk, eta aurka, berriz, Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak errefusatu egiten ditu talde parlamentarioek Eusko Legebiltzarrean izendatutako mandatariek aurkeztutako dokumentuak, zeinetan Nafarroa aipatzen baita, Konstituzioak ezarritakoaz harago, euskal autogobernua gaurkotzeko ponentzian.

 

2. Nafarroako Parlamentuak Eusko Legebiltzarrari exigitzen dio erabat errespeta dezan Foruaren Hobekuntzatik eta gure Konstituziotik heldu den errealitate instituzionala, bai eta foru erkidego honen lurralde-errealitatea ere, gehiengo sozial handi-handi batek berretsia demokrazian egindako hauteskunde guztietan.

 

3. Hortaz, Nafarroako Parlamentuak Eusko Legebiltzarrari eta bere kudeaketa-organoei eskatzen die hartu beharreko akordioak har ditzaten aurkeztutako testu horiek baliorik gabe uzte aldera; izan ere, existitzen ez den errealitate politiko eta instituzional bat hartzen dute abiaburu, eta, edonola ere, ez dagokie ez parlamentu horri ez parlamentu horrek ordezkatzen dituen herrialdeei Nafarroako Foru Komunitateari buruzko erabakirik hartzea”.