Noiz argitaratua Astelehena, 2020.eko Abuztuak 24

Nafarroako Parlamentuak bere errefusik bipilena adierazten du Gazako populazioa Israelgo Gobernuaren aldetik jasaten ari den bonbardaketen aurrean

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bere errefusik bipilena adierazten baitu Gazako populazioa astebete eta erdi baino gehiagoz Israelgo Gobernuaren aldetik jasaten ari den bonbardaketen aurrean. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek aurkeztu dute.

 

PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek alde bozkatu dute; Navarra Suma abstenitu egin da.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

"Nafarroako Parlamentuak bere errefusik bipilena adierazten du Gazako populazioa astebete eta erdi baino gehiagoz Israelgo Gobernuaren aldetik jasaten ari den bonbardaketen aurrean, zeinek zauritu ugari sortu baitituzte populazioan, bai eta NBEren eskola baten aurkako erasoa ere, 5 haur zaurituta".

 

Nafarroako Parlamentuak, munduan zehar giza eskubideak babesteko duen konpromisoari helduz, salatu egiten ditu Gazako populazioak egunero pairatzen dituen urraketak, munduan den aire zabaleko espetxe handienean sartuta eta jada 14 urtez dirauen blokeo baten ondorioak pairatzen.

 

Nafarroako Parlamentuak salatzen du joan den ekainean areagotu direla palestinarren jabetzako etxeen eraispenak Zisjordanian eta Jerusalemen, COVID-19aren krisialdi betean, eta Israelek zona horren anexiorako dituen planekin bat, dozenaka pertsona, haurrak barne, kalean utzirik.

 

Nafarroako Parlamentuak beharrezkotzat jotzen du Espainiako Gobernuak egoera hori salatzea, eta susta dezan Europar Batasunak Palestinako estatu independentea aitortzea".