Noiz argitaratua Astelehena, 2019.eko Azaroak 18

Nafarroako Parlamentuak bat egiten du azaroaren 19a Haurren Sexu-abusuaren Prebentziorako Nazioarteko Egun gisa aintzat hartzearekin

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2019ko azaroaren 18an

- Eledunen Batzarrak aho batez onetsi du adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu azaroaren 19a Haurren Sexu-abusuaren Prebentziorako Nazioarteko Egun gisa aintzat hartzearekin. Navarra Suma, PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Mistoa-I-E talde parlamentarioek aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

"1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du datorren azaroaren 19a Haurren Sexu-abusuaren Prebentziorako Nazioarteko Egun gisa aintzat hartzearekin.

 

2. Nafarroako Parlamentuak herritarrei dei egiten die Haurren Sexu-abusuaren Prebentziorako Nazioarteko Egunaren kariaz antolaturiko jardueretan parte hartzera.

 

3. Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen du haurren aurkako sexu-erasoak prebenitze aldera lan egiteko, bai eta beharrezkoak diren neurriak hartzeko eta eskueran dituen bitarteko guztiak jartzeko ere, xede duela haurren aurkako indarkeria-mota hori desagerraraztea".