Noiz argitaratua Astelehena, 2019.eko Azaroak 25

Nafarroako Parlamentuak aintzatetsi egiten baitu Euskaltzaindiak bere historiako 100 urteetan egindako lana

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2019ko azaroaren 25ean

- Eledunen Batzarrak aho batez onetsi du adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak aintzatetsi egiten baitu Euskaltzaindiak bere historiako 100 urteetan egindako lana. Legebiltzarreko Lehendakariak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

"1. Nafarroako Parlamentuak aintzatetsi egiten du Euskaltzaindiak bere historiako 100 urte hauetan egindako lana

 

2. Nafarroako Parlamentuak aintzatetsi egiten du euskara batua sortu izana zer garrantzitsua izan den euskararen historian eta, orobat, euskararen normalizazioan, ezinbesteko tresna izan baita euskara bizitza sozialaren esparru guztietan normaltasunez hedatu ahal izateko.

 

3. Nafarroako Parlamentuak bere aintzatespena eta esker ona adierazi nahi die euskararen estandarizazioaren aitzindariei nahiz estandarizazioan parte hartu duten pertsona eta elkarteei, eta bereziki aintzatesten du Euskaltzaindiaren jardunbide osoa nahiz jarduera akademiko eta historikoa; batik bat, euskaren batasunari begira egindako lan eta ekarpen guztia.

 

4. Nafarroako Parlamentuak uste du maila guztietan duindu behar dela euskararen irudia, eta Euskaltzaindiak, zeinarekin urteak baitaramatzagu lankidetzan, horretan lagundu du.

 

5. Euskaltzaindiari urrezko domina ematean, euskara –lingua navarrorum, gure erkidegoaren hizkuntza berekia eta erakundeetatik zaintzen jarraitu beharreko altxorra– zaintzeko eta hedatzeko jardunbide osoa aintzatesten ari da Nafarroako Parlamentua.”