Noiz argitaratua Asteartea, 2020.eko Urtarrilak 21

Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena gizarte-erakunde eta eragileekin jorra dezan 209/1991 Foru Dekretua aldatzeko egindako zirriborroa

Eskubide Sozialetako Batzordeak onetsi du. 2020ko urtarrilaren 21ean

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da gizarte-erakunde eta -eragileekin jorra dezan 209/1991 Foru Dekretua aldatzeko egindako zirriborroa, eta gero lehenbailehen onets dezan.

 

2.- Foru Gobernuari eskatzen zaio sektoreko enpresen eta erakundeen eta sindikatuen arteko negoziazio-mahaian parte har dezan, Nafarroa osoan lan-baldintzak arautuko dituen esku-hartze sozialeko hitzarmen autonomiko bat taxutzeko.

 

3.- Gobernua premiatzen da Nafarroaren 2020rako aurrekontuetan jaso ditzan egin beharreko aurrekontu-igoerak, hitzarmen berritik heldu diren soldata-igoerei aurre egiteko hitzarmen horrek ukitzen dituen kontratu edo itunetan.

 

4.- Eskatzen da hitzarmen hori NAOn argitaratzen denean automatikoki eguneratu ditzan, bere departamentuen bidez, itun, hitzarmen edo kontratu horien partida ekonomikoak, lan-erregulazio berrira egokitzeko.

 

5.- Nafarroako Gobernuari irmoki eskatzen zaio Esku-hartze Sozialaren arloko Hitzarmen Sektoriala NAOn argitaratu ondoren lizitatzen diren baldintza-agiri berriek hitzarmena nahitaez bete beharrari buruzko klausulak izan ditzatela, eta hitzarmena ez betetzea hura deuseztatzeko arrazoi gisa jaso dezatela.

 

PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra taldeek aurkeztu dute.

 

1, 2, 3 eta 5 puntuak aho batez onetsi dira.

 

4. puntua Navarra Suma, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta PSN eta Geroa Bairen abstentzioekin onetsi da.