Noiz argitaratua Osteguna, 2020.eko Urtarrilak 16

Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako Planean landa-ingurunerako berariazko ekintzak jaso ditzan

Osoko Bilkuran onetsia. 2020ko abenduaren 16an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da landa-ingurunean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatuko duten berariazko zenbait ekintza jaso ditzan Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako Plan Estrategikoan, zeina Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko 17/2019 Foru Legearen 14. artikuluan ezarritakoaren arabera taxutzen ari den.

 

Garatuko diren jarduketa-ardatzen artean daude, esaterako, emakumeak eta gizonak nekazaritza-ustiategietan titularkideak izan daitezen sustatzea, halaber ezarpen eraginkorra sustatuz 35/2011 Legearentzat, nekazaritzako ustiategien titulartasuna partekatzeari buruzkoa den horrentzat.

 

Horrez gain, jarduerak sustatu nahi dira enplegua sortu eta landa inguruneko emakumeek enplegu bat lortzea aldezteko, eta hortarako ardatz bat izanen da landa inguruneko emakumeen prestakuntza bultzatzea.

 

Ildo horretan, generoko arrakala digitala deuseztatzen laguntzea eta landa inguruneko emakumeek informazioaren eta komunikazioaren teknologietarako sarbidea izan dezaten bultzatzea” ere bilatuko da, baita “emakumeek enpresen eta elkarteen zuzendaritza organoetan parekidetasunez parte har dezaten arautzea.

 

Era berean, bilatuko da emakumeek eta gizonek nekazaritza-erakundeen erabakitze-organoetan ordezkaritza parekidea izan dezaten sustatzea” eta “landa-eremuko emakumeen lana ikusgai egiteko aukera ematen duten sentsibilizazio ekintzak abiaraztea.

 

Jarduketa-ardatzen artean dago, baita ere, familia eta lana bateragarriak izan daitezen sustatzea, haurrei, zaharrei eta mendetasuna duten pertsonei laguntzekoak diren hurbiltasuneko sareen eta gizarte zerbitzuen bidez, eta indartzea emakume ekintzaileen enpresa-ekimenak eta emakumeek sustatutako nekazaritza- edo abeltzaintza-garapeneko jarduerak.

 

Azkenik, aurreikusten da berariazko ekintzak egitea, landa-inguruneko genero-indarkeria ekiditeko.

 

PSN talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.