Noiz argitaratua Astelehena, 2019.eko Otsailak 4

Adierazpen instituzional bat onetsi da, zeinaren bidez, Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernuari eskatzen dio aplika ditzala genero-indarkeriaren aurkako estatu-itunean emakumeen genitalen ebaketari buruz jasotako neurriak

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2019ko otsailaren 4an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernuari eskatzen dio aplika ditzala genero-indarkeriaren aurkako estatu-itunean emakumeen genitalen ebaketari buruz jasotako neurriak. UPN, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta PSN talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernuari eskatzen dio bere eskumenen arabera aplika ditzala gure erkidegoan genero-indarkeriaren aurkako estatu-itunean emakumeen genitalen ebaketari buruz jasotako neurriak.

 

2. Nafarroako Parlamentuak adierazten du praktika hori arbuiatzen duela eta eskatzen du giza eskubideen aurkakotzat har dadila.

 

3. Nafarroako Parlamentuak elkartasuna eta babesa adierazten die mundu osoan emakumeen genitalen ebaketaren aurka borrokatzen diren pertsona eta erakundeei”.