Noiz argitaratua Astelehena, 2019.eko Azaroak 18

Adierazpen instituzional bat onetsi da, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak aitortu egiten baitu genero-indarkeriaren aurkako estatu-ituneko neurriak abiarazi zirenetik egin den esfortzua

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2019ko azaroaren 18an

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, PSNk aurkeztua, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak aitortu egiten baitu genero-indarkeriaren aurkako estatu-ituneko neurriak abiarazi zirenetik egin den esfortzua.

 

Aldeko botoa eman dute Navarra Sumak eta PSNk. Geroa Baik 3. puntuaren alde eta 1. eta 2. puntuen aurka bozkatu du. EH Bilduk eta I-Ek 2. eta 3. puntuen alde bozkatu dute, eta 1.ean abstenitu egin dira. Podemos-Ahal Duguk 3. puntuaren alde eta 1. eta 2.aren aurka bozkatu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

"1. Nafarroako Parlamentuak aitortu egiten du Espainiako Gobernuak, Foru Gobernuak eta toki entitateek 2017ko ekainetik eginiko esfortzu eskerga, genero-indarkeriaren aurkako estatu-ituneko neurriak abiaraztekoa.

 

2. Nafarroako Parlamentuak beharrezkotzat jotzen du talde politiko guztiek eta erakunde guztiek baturik lanean segitzea indarkeria matxistaren aurkako borrokan, halatan beterik estatu-ituneko akordio eta neurriak bai eta konpromisoak ere, talde politiko guztiek eta administrazio publikoek nork bere eskumenen esparruan hartutakoak.

 

3. Nafarroako Parlamentua konprometitzen da emakumeenganako edonolako indarkeriaren aurkako borrokan gobernuaren zeregina sendotzen segitzera, harik eta indarkeria matxistarik gabeko gizarte bat erdietsi arte".