Noiz argitaratua Astelehena, 2020.eko Urtarrila 20

2020ko urtarrilaren 20ko bilkura

NAFARROAKO PARLAMENTUKO MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, URTARRILAK 20– EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura egin dute gaur –astelehena, urtarrilak 20–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROIEKTUAK:

- Toki ogasunek transferentzia arrunten bidez Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsaren zenbatekoa eta banaketa 2020ko aurrekontu-ekitaldirako ezartzen dituena.

 

INTERPELAZIOAK:

- Nafarroako errepideen sarearen finantzaketaren gaineko politika orokorrari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da gazte enpleguari eta ekintzailetzari buruzko plan bat eta nafar gazte talentudunak Nafarroara itzultzeko plan bat ezar ditzan. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da aldatu beharreko arauak alda ditzan 65 urte baino gehiagoko pertsonek alokairu babestuko eskaintza baliatu ahal izan dezaten baita etxebizitza baten jabe direnean ere, baldin eta etxebizitza hori Nasuvinsaren Alokairu Poltsako programarako lagatzen bada. Geroa Bai talde parlamentarioko Pablo Azcona Molinet jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da ikerketa-batzorde bat eratu dezan Nafarroako ikastetxe erlijiosoetan egindako abusuak argitzeko. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da urgentziaz dei diezaien Nafarroak Transferentzia Batzordean dauzkan ordezkariei, trafiko eta bide-segurtasunaren arloko eskumen esklusiboa Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatzea gauzatzeko, trafikoko Guardia Zibilak egun betetzen dituen eginkizunak salbuetsi gabe. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da Zigor Kodea alda dezan, halako moduan non eragotzi eginen baita adingabeei egindako sexu-abusuen delituen preskripzioa, edo handituko baitira gehieneko preskripzio-epeak. Geroa Bai talde parlamentarioko Jabi Arakama Urtiaga jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Hezkuntza Departamentua premiatzen da aldatu beharreko araudia alda dezan, erlijioaren irakaskuntzako eta haren ordezkoen ordutegia Estatuko araudian agintzen den gutxieneko ordutegira murriztu dadin. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen du ordu-muga bat ezar dezan saltoki handiak irekitzeko, eta Espainiako Gobernua premia dezan autonomia erkidegoen esku uztera igandeetan eta jaiegunetan irekitzeko aukera. Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Horren bidez, erakunde publikoak premiatzen dira lehenespen sozialaren eta lurralde kohesioaren esparruan zentra ditzan tren-inbertsioetara bideratutako baliabideak. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Eskubide Sozialetako kontseilariak errenta bermatuaren hirugarren fasea betearazteko ezarritako neurriak eta egutegia azaltzeko egin behar zuen agerraldia erretiratzea. Podemos-Ahal Dugu Nafarroa foru parlamentarien elkarteko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.

- Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren idazkia, zeinaren bidez eskatu baitu Kultura eta Kiroleko Batzordean egin dadin NICDO enpresa publikoko zuzendari kudeatzaileak egin beharreko agerraldia, xede duena azaltzea zer dela-eta Los Arcos Motorsport (LAMS) merkataritza-enpresak uko egiten dion Nafarroako Zirkuitua kudeatzen jarraitzeari.

- Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariarena, 2018ko eta 2019ko aurrekontu-ekitaldietan sortutako hondakin-funtsak banatzeko irizpideak azal ditzan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailearena, emakumeen aurkako indarkeriaren arloan Nafarroan dauden laguntza ekonomikoen ebaluazioei buruz informa dezan eta harrera-baliabideen eredu berriaren definizioa eta ezarpena zertan diren azal dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- ADACEN-Kalte Zerebralaren Nafarroako Elkartearen ordezkariekin, hartutako kalte zerebrala edo bestelako gaitz neurologikoak dituzten pertsonei laguntzeko egiten dituzten jarduerak, teknologia berrien garapena eta zahartzearen erronkari aurre egiteko ereduak azal ditzaten. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Patricia Fanlo Mateo andreak aurkeztu du.

- COVITE-Terrorismoaren Biktimen Kolektiboaren ordezkariekin, Erradikalizazioaren Behatokiak Nafarroari buruz 2019an jasotako datuak azal ditzaten. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.

- Agoizko, Artziko, Longidako eta Orotz-Beteluko udalen ordezkariekin, informa dezaten Itoitz-Nafarroako Ubidea Fundazioa desegin izanaren ondorio ekonomiko eta sozialei buruz eta beren erreibindikazioei buruz. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- TRACASA enpresara. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Iratxeko monasterioan egindako indusketa arkeologikoko obretara. Navarra Suma talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Siemens Gamesa enpresan 109 kaleratze iragarri izanari buruzko galdera erretiratzea. Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.

- Galdera, basa faunaren ugalketa kontrolatzeko neurriei buruzkoa. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

- “Guelbenzu” jolaslekuari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du.

- Garapenerako lankidetzari buruzko III. plana onetsi eta abian jartzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Nuria Medina Santos andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Konpilazioa edo Foru Berria aldatu eta gaurkotzeko apirilaren 4ko 21/2019 Foru Legearen aurka "Estatuaren eskumenak inbaditze"agatik jarritako konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoaren balorazioari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Blanca Isabel Regúlez Álvarez andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Konpilazioa edo Foru Berria aldatu eta gaurkotzeko Foru Legearen 2. artikuluko zenbait manuren aurka konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa jartzeko Estatuko Gobernuak hartutako erabakiari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Nasuvinsaren, toki entitateen eta sustatzaile pribatuen bidez legegintzaldi honetan alokairura bideratu nahi diren sustapen berriko etxebizitzei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Pirinioei buruzko Plana garatzeko planteatutako gobernantza-ereduari eta baliabideei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Gárate andreak aurkeztu du.

- Segurtasuna bermatze aldera NA-121-A errepideko obrak egiteko lehentasunari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Administrazio elektronikoan aurrerabidea egite aldera egindako izapideei eta zuzemenei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- NA-121-A errepidean egin beharreko jarduketen lehentasunari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- AP-15eko deskontuei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Txantreako etxebizitzen energia-birgaitze integralari begira Iruñeko Udalarekin lankidetzan aritzeko konpromisoari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Pablo Azcona Molinet jaunak aurkeztu du.

- Errenta bermatuaren hirugarren fasea betearazteko neurriei eta egutegiari buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu Nafarroa foru parlamentarien elkarteko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.

- Eskuina ETArekin hobeki bizi zela-eta lehendakariak egindako adierazpen publikoari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.

- Gastu ez-finantzariorako gehieneko muga mugitzeko exigitzen diren “motibazio zorrotzeko” irizpideei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Suárez Benito jaunak aurkeztu du.

- Hartzek Mendebaldeko Pirinioetan eragindako kalteak arintzeko eta prebenitzeko neurriei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Antonio Javier Lecumberri Urabayen jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernua N-121-A errepideko tarte gatazkatsuenetan bide-segurtasuna hobetzeko neurriak hartzera premiatzen duen erabakia betetzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Laura Aznal Sagasti andreak aurkeztu du.

- Foru Berriaren Foru Legeko zenbait manuren aurka jarritako errekurtsoa dela-eta egin beharreko urratsei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ramón Alzórriz Goñi jaunak aurkeztu du.

- Trafiko eta bide-segurtasunaren eskumena berreskuratze aldera legegintzaldi honetan egindako zuzemenei eta lortutako akordioei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniain Lacasia jaunak aurkeztu du. Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria.

 

GALDERA IDATZIAK:

- Nafarroan despopulazioaren ondorioak arintzeko jarduketei eta horren kostuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.

- Erresuma Batuaren Brexitarekin loturiko ekintzei eta kostu ekonomikoari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.

- Talentudunen itzulerari eta “Estrategia Next” izenekoa ezarri zenetik izandako emaitzei eta lortutako helburuei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.

- Sorkuntza artistikoa sustatzeko politiken arloko jarduketa-ildo nagusiei eta ekimen berriei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Barañaingo Auditorioaren funtzionamenduari eta programazio kulturalari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- ARCO nazioarteko arte-azokari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoaren eta korporazioa osatzen duten 16 sozietateen egituren multzoaren zerbitzuko langileei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Uxueko monumentu-multzoari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

 

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

- Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, jasotzat eman du 2019ko laugarren hiruhilekoari dagozkion zorpetze-eragiketei buruzko informazioa.

- Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, jasotzat eman du 2019ko laugarren hiruhilekoari dagozkion zorpetze-eragiketak ituntzeko baimenei buruzko informazioa.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Navarra Suma talde parlamentarioak Osasun Batzordearen eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Batzordearen osaeran eginiko aldaketak. Horien bidez, María Jesús Valdemoros Errok Elena Llorente Trujillo ordezktuko du Osasun Batzordean, eta Elena Llorente Trujillok María Jesús Valdemoros Erro ordeztuko du Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Batzordean.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute eskaria, Nafarroako Kontseiluak irizpena ematekoa Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Konpilazioa edo Foru Berria aldatu eta gaurkotzeko apirilaren 4ko 21/2019 Foru Legeko 11, 12, 72, 471, 483, 495, 511 eta 544. legeen konstituzionaltasunari buruz, horien aurka konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa aurkeztu baita. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak, Ángel Ansa Echegaray jaunak, Alberto Bonilla Zafra jaunak, Miguel Bujanda Cirauqui jaunak, José Javier Esparza Abaurrea jaunak, Jorge Esparza Garrido jaunak, Raquel Garbayo Berdonces andreak, Javier García Jiménez jaunak, María Isabel García Malo andreak, Pedro José González Felipe jaunak, Yolanda Ibáñez Pérez andreak, Cristina Ibarrola Guillén andreak, Iñaki Iriarte López jaunak, María Elena Llorente Trujillo andreak, Isabel Olave Ballarena andreak, Francisco Pérez Arregui jaunak, Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak, Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak, José Suárez Benito jaunak eta María Jesús Valdemoros Erro andreak aurkeztu dute.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute eskaria, txostena egitekoa transferentziak eskuratzeko –zehazki, Nafarroako Foru Komunitateak trafikoaren arloko eskumen esklusiboa berreskuratzeko– prozedurei eta egin beharreko urratsei buruz. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak erabaki dute urtarrilaren 23ko 17:30era arte luzatzea epea, Memoria Historikoaren arloko Koordinazio Batzorde Teknikorako Nafarroako Parlamentuko ordezkari gisa bi kide hautatzeko arauak aldatzeko proposamenak aurkeztekoa.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Parlamentuko lehendakariaren eskariz egindako txostena, Nafarroako Parlamentuko Erregistroan 2019ko abenduaren 18an sartutako idazki bidez foru parlamentari Marta Álvarez Alonso andreak lehendakariari egindako babes-eskariari buruzkoa.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

- Eledunen Batzarrak aho batez onetsi du adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernuari eskatzen baitio baliorik gabe utz dezan Ministroen Kontseiluak 2019ko urtarrilaren 14an hartutako erabakia, zeinaren bidez onetsi baitzen konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa jartzea Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Konpilazioa edo Foru Berria aldatu eta gaurkotzeko apirilaren 4ko 21/2019 Foru Legearen aurka. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernuari eskatzen dio baliorik gabe utz dezan, azaltzen diren arrazoi eta argudioak aintzat hartuta, Ministroen Kontseiluak 2019ko urtarrilaren 14an hartutako erabakia, zeinaren bidez onetsi baitzen konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa jartzea Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Konpilazioa edo Foru Berria aldatu eta gaurkotzeko apirilaren 4ko 21/2019 Foru Legearen aurka”.

 

- Eledunen Batzarrak aho batez onetsi du adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak doluminak, babesa eta elkartasuna helarazten baitizkio Lizarrako istripuan hildako bi adingabeen familiari. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

"1. Nafarroako Parlamentuak bere doluminak, txera eta amultsutasuna adierazten dizkio Aiegiko zortzi eta bost urteko Ixeya eta Daniel Pérez Pascual haurren familiari, haiek hilik gertatu ziren-eta joan den ostiralean Lizarrako Karlos VII. aren kalean izandako talka izugarriaren ondorioz.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak bere aldekotasun eta elkartasuna adierazten du ezbehar horrek kalteturiko pertsonen familiekiko, bai eta Lizarrako eta Aiegiko herriekiko ere, eta zaurituei oneratze bizkorra opa die.

 

3.- Erabaki da adierazpen instituzional hau istripuan hildakoen familiari eta Aiegi eta Lizarrako udalei igortzea."

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bere errefusik bipilena adierazten baitu Voxek aldarrikaturiko eta PP eta Ciudadanosek aldezturiko hezkuntza-zentsura ezartzeari dagokionez. PSN, Geroa Bai eta EH Bildu talde parlamentarioek, Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

Lehen lau puntuak onetsi egin dira, Navarra Sumak kontrako botoa emanda, eta bosgarrena aho batez aldeztu da.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

"1. Nafarroako Parlamentuak bere errefusik bipilena adierazten du Voxek aldarrikaturiko eta PP eta Ciudadanosek aldezturiko hezkuntza-zentsura ezartzeari dagokionez, zeinaren asmoa baita ikastetxeetan lantzen diren hezkuntza-edukiak manipulatzea.

 

2. Nafarroako Parlamentuak adierazten du konpromiso irmoa duela Vox, PP eta Ciudadanosek bai eta talde ultrakontserbadoreek berdintasunezko eta balio demokratikoetan oinarrituriko hezkuntzaren aurka eginiko erasoak borrokatzeko. Aurreko legegintzaldian ikusi izan ditugu jada horrelakoak, Skolae programaren eta haren sustatzaileen aurkako boikoterako eta "sorgin-ehiza"rako deiarekin.

 

3. Nafarroako Parlamentuak adierazten du eskuineko alderdien desbide zentralista, doktrinatzaile eta kontrolatzailearen aurrean aldeztu egiten dituela hezkuntza-erkidego guztiaren profesionaltasuna eta independentzia.

 

4.- Nafarroako Parlamentuak deitoratu egiten ditu eskuin muturreko erakunde jakin batzuk egiten ari diren erasoak, zeinek urratu egiten baitituzte ikasleen hezkuntza integral eta orekaturako eskubidea eta balio zibikoen araberako heziketarako eskubidea.

 

5. Nafarroako Parlamentuak adierazten du konprometituta dagoela bermatzera pentsamendu-pluraltasuna eta berdintasun-, bizikidetasun-, begirune- eta tolerantzia-printzipioen araberako heziketa; hots, gizarte demokratiko batek derrigorrezko hezkuntzako ikasle guztiei irakatsi beharrekoen araberakoa, Europako Kontseiluak gomendatzen duen bezala".