Publicada el Lunes, 2 de Noviembre de 2015

Parlamentuak Gazan errefuxiatutako palestinarrei buruzko argazki erakusketa bat agertzen du

Generoaren eta giza eskubideen ikuspegitik, okupatuta dagoen eremuaren egoerari buruzko ezagutza kritikoa sustatzea du xede eta azaroaren 17a arte ikusgai izango da

Nafarroako Parlamentuan Jabekuntza Erretratuak izena duen erakusketa bat ikusgai izango da gaurtik aurrera. Gazan errefuxiatuta dauden 30 emakumek ateratako 30 argazki biltzen ditu. Haien bidez, Nafarroako herritarrei zerrenda horretan isolatutako palestinarren egoera nolakoa den jakinarazi nahi zaie.

Erakusketa UNRWAk, Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziak, antolatzen duen Photos By Women to Women proiektuaren barruan dago. Haren xedea “generoaren eta giza eskubideen ikuspegitik, okupatuta dagoen palestinar eremuaren egoerari buruzko ezagutza kritikoa sustatzea” da.


Aldi berean argazkilari eta zerrendako biztanle diren emakume horien begiradaren bidez, ikusleak haien egunerokoa nolakoa den ezagutzeko aukera du. Horrez gain, irudiak laguntzen dituzten testuek ahalduntze prozesuari eta bizitzen ari diren egoera humanitarioari buruzko ideia bat egiten laguntzen dute.


Jabekuntza Erretratuak erakusketak 30 argazki biltzen ditu, 10 taulatan banatuta eta azalpen testuez lagunduta.


Jendaurreari irekita egongo da Parlamentuko egoitzaren atondoan azaroaren 17a arte, astelehenetik ostiralera, 10etatik 20etara.