Publicada el Viernes, 10 de Octubre de 2014

Nafarroako Gobernua Deikaztelun ikastetxe berri bat eraikitzea beharrezkoa den ala ez jakiteko hiru hilabeteko epean azterlan bat egin dezan premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Bildu-k, Nabai-k eta I-Ek diote instalazio elektrikoan gabeziak daudela eta ez dagoela tokirik oinarrizko eskola-jarduerak egiteko

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat aho batez onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “azterlan bat egin dezan 3 hilabeteko epean, jakiteko ea Deikazteluko ‘Virgen de las Nievas’ ikastetxearen egungo eraikina mantendu behar den, ala ikastetxe berri bat eraiki behar den eta, edozein kasutan, egitea erabakitzen den jarduketen egutegia ezar dezan”.

Onetsi den ebazpenak bigarren idatz-zati bat du non, halaber, Foru Komunitateko Gobernua premiatzen den “instalazioen egoera duin bat berma dezan, zein ere diren egiten den azterlaneko ondorioak, Deikazteluko ‘Virgen de las Nievas’ ikastetxe publikoaren egungo gabezia garrantzitsuei konponbide bat emanez”.

Zioen azalpenean, Bildu, Aralar-Nabai e Izquierda-Ezkerra parlamentu-taldeek bultzatu duten ebazpenak iragan ekainaren 19an Hezkuntza Batzordeko kideek egin zuten bisita aipatzen du. Bertan, ikastetxeak “instalazio elektrikoan eta berokuntza-sisteman arazo nabarmenak” dituela ikusi zuten. Ildo horretan, irakaskuntzaren beharrak aseko dituen konponbide bat eskatzen du, baita “oinarrizko eskola-jarduerak egiteko toki ezari” dagokionean ere.

Proposatu dutenek oroitarazten dute aspaldiko arazoa dela, Hezkuntza Departamentuko zerbitzu teknikoek 2013ko urrian egindako txostenean jasotzen den moduan, ohartarazten dute ikasleen eta irakasleen “osotasun fisikoa” arriskuan egon daitekeela eta baieztatzen dute udalak erreserbatuta daukan 30.800 euroko kontusaila ez dela aski instalazio elektrikoa berritzeko (51.198 euro) eta gainerako egokitzapen urgenteak egiteko (10.614).

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 98. zk., 2014-09-12koa)