Publicada el Jueves, 9 de Enero de 2014

Parlamentuak Gobernua hizkuntza eredu desberdinak elkarrekin bizi daitezen saiatzera premiatzen du

Ikastetxe sortu berriek gutxienez ere bere eremuari dagozkion hizkuntza-eredu guztiak eskaintzeari buruzko eskaerak ez du aurrera egin

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk, PPNk, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde emandako botoekin eta Bildu-k eta Aralar-Nabaik haren aurka emandakoekin, Nafarroako Gobernua “ikastetxe publikoetan elkarrekin bizi daitezen hizkuntza-eredu ezberdinak egoki diren prozedurak taxutu ditzan” premiatzen duen ebazpena onetsi du gaur.

Onetsi den ebazpenak bigarren idatz-zati bat du non, halaber, Nafarroako Gobernua premiatzen den “ikastetxe publikoei neurri eta jarraibideak eman diezazkien, ikastetxe berean edo instalazio bereko ikastetxe ezberdinetan hizkuntza-eredu ezberdinetan eskolatuta dauden ikasleek hezkuntza- edo/eta josteta-esperientziak parteka ditzaten eskolako eguneroko bizitzan, halako moduan non ikastetxe horietako hezkuntza-proiektuek ekintza eta jarduera zehatzak jasoko baitituzte xede horrekin”.

Era berean eta hirugarren idatz-zati batean, Foru Komunitateko Gobernua premiatzen da “neurriak eta jarraibideak ezar ditzan, ingurune fisiko berean egonda –auzoa, herria, eskola-kontzentrazioa- hitzkuntza-eredu ezberdinak dituzten ikastetxe publikoetako ikasleek hezkuntza- edo/eta josteta-esperientziak parteka ditzaten, ikastetxe horietan jarduera, denbora edo espazio komunak sustatuz xede horrekin”.

Onetsi den ebazpenak bosgarren idatz-zati bat zuen, UPNk, Bildu-k eta Aralar-Nabaik haren aurka eman dituzten botoekin bazter geratu dena, non Nafarroako Gobernua premiatzen zen “ikastetxe sortu berriek gutxienez ere bere eremuari dagozkion hizkuntza-eredu guztiak eskain ditzaten”. SNk, I-Ek eta atxiki gabekoek eman duten babesa ez da nahikoa izan. PPNk ez du bozkatu.

Bildu eta Aralar-Nabai parlamentu-taldeek ordezkatze zuzenketa bat aurkeztu dute in voce, ekimenaren titular I-Ek onetsi ez duena, non, besteak beste, “pertsona guztien bizikidetza” batzearen alde egiten zen, “erabiltzen duten hizkuntza gora behera funtsezkoa baita, horretarako beharrezkoak diren bermeak emanda murgiltze-ereduen jarraitutasuna eta kalitatea mantentzeko beharrezkoak diren bermeak emanda, izan ere, oso emaitza onak ematen ari dira”.

Zioen azalpenean, Izquierda-Ezkerrak bultzatu duen ebazpenak (UPNk haren lehenengo idatz-zatia zuzendu du) defendatzen duenez, “albait azkarren zuzendu behar dira irakaskuntza hizkuntza ofizial batean ala bestean jasotzeagatik ikasleen artean hezkuntza nahiz bizikidetasun esperientziak trukatzea eragotzi duten eta eragozten duten politika segregatzaileak”.

Proposatu duen taldeak eredu ezberdinetako ikasleek ez dezaten espazioa eta denbora banatu gero eta berrantolaketa neurri gehiago hartzeak kontrako eraginak dituela dio, hortaz, esperientziak elkarbanatze aldera, bizikidetza normalizatua itzultzeko eskatzen du, ikastetxe eta eraikin bananduetan hizkuntzaren arabera bereiztea saihestuz.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 142. zk., 2013-12-05ekoa)