Publicada el Jueves, 14 de Febrero de 2013

Ebazpen bat onetsi dute zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den bere gain behar besteko aurrekontu-konpromisoa har dezan, nafarroako irakaskuntza unibertsitarioko eta ez-unibertsitarioko ikastetxe publikoei beren eginkizunak garatzeko behar ditu

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabeko bi parlamentariek haren alde emandako botoekin, eta UPNk eta PPNk haren aurka emandako botoekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “bere gain behar besteko aurrekontu-konpromisoa har dezan, Nafarroako irakaskuntza unibertsitarioko eta ez-unibertsitarioko ikastetxe publikoei emate aldera beren eginkizunak garatzeko behar dituzten baliabideak.

Honakoak dira eginkizun horiek: eskola adineko populazio osoarentzat legeak nahitaezkotzat ezartzen dituen hezkuntza edukiak transmiti daitezen ziurtatzea; ikasleei oinarrizko prestakuntza integrala ematea, goi mailako ikasketekin jarrai dezaten, gizarteratzeko eta laneratzeko; etorkizunean gure gizartearen garapen zientifiko eta teknologikorako ekarpena egin dezaten derrigorrezkoaren ondorengo irakaskuntza-mailetan prestakuntza zientifikoa eta humanistikoa ematea; eta herritar guztiek aukera berdintasuna izan dezatela jakintza eskuratzeari dagokionez”:

Onetsitako ebazpenak bigarren puntu bat du non, halaber, Foru Komunitateko Gobernua premiatzen den “exijitu, gainbegiratu eta ziurta dezan Nafarroako ikastetxe publiko eta pribatu itunduek baldintza teknikoak, curriculum-baldintzak eta ikasleak onartzeko baldintzak betetzen dituztela, eta ez dituztela klaseak nahiz irakasleak inolaz ere baztertzen jaioleku, jatorri, bizitoki, sexu, erlijio edo beste edozein arrazoirengatik”.

Era berean eta hirugarren atal batean, Nafarroako Gobernua premiatzen da “eskolatze-araudia egokitu dezan, eskolatze orekatua sustatze aldera, lehentasuna emanez irakaskuntza ez-unibertsitarioko mailetako ikasleen eskolatzeari, familiaren bizitokitik hurbilen dagoen ikastetxe publiko bateko postu publiko batean”.

Azkenik, Foru Komunitateko Gobernua premiatzen da “irakaskuntza zentroen sare publikoari eman diezazkion eskariari erantzuteko adina azpiegitura eta eskola postu publiko, eta eskaintza familiek aukeratutako hizkuntza-ereduen arabera egokitu dezan”.

Zioen azalpenean, Izquierda-Ezkerrak bultzatutako ebazpena iragan urtarrilaren 24an egindako Osoko Bilkuran eztabaidatutako jabeldura baten edukiari dagokio. Horren karietara, azpimarratzen du beharrezkoa dela “irakaskuntza publikoa indartzea eta hezkuntzaren arloko inbertsioei lehentasuna ematea, sistema publikoari emanez ikasleen, gizartearen eta sistemaren beraren araberako hezkuntza-erantzunak emateko baldintzak, bitartekoak eta giza- eta gauza-baliabide ezin hobeak”

Proposatu duen taldeak administrazioari eskatzen dio “bere erantzukizuna har dezan” eta hezkuntza publikoa “funts publikoekin mantentzen den hezkuntza-eskaintza guztiaren oinarrizkoa ardatza dela” eta, horrenbestez, irakaskuntza itunduak “izaera subsidiarioa” eduki behar duela zaindu dezan.