Publicada el Viernes, 25 de Enero de 2013

Nafarroako Gobernua departamentu desberdinetan bete diren planen emaitzak ebaluatzeko programa bat gara dezan premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Nabai-k, PPNk, I-Ek eta atxiki gabeko bi parlamentariek haren alde emandako botoekin eta UPNren abstentzioarekin, Nafarroako Gobernua “departamentu desberdinetan bete diren planen emaitzak ebaluatzeko programa bat gara dezan” premiatzen duen ebazpena onetsi du gaur.

Onetsitako ebazpenak bigarren puntu bat du non, halaber, Nafarroako Gobernua “foru araudian planak ebaluatzeko betebeharra sar dezan” premiatzen den.

Zioen azalpenean, PPNk bultzatutako ebazpenak adierazten du ezen, 2013-2016 urteetarako inbertsio plan berriko proiektuetan bideragarritasun planak sartzea onetsi zen era berean, egokia dela gobernuak zuzentzen dituen jarduketa plan anitzen bidez lortutako helburuak ebaluatzea.

Proposatu duen taldeak baiesten duenez, lortutako “betetze maila” baloratzeaz gain, ebaluazio horrek a posteriori “programei jarraitasuna emateko edo programa batzuk aldatzeko” aukera aztertzeko ere balio dezake.

· www.parlamento-navarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 79. zk., 2012-10-05ekoa)