Publicada el Jueves, 24 de Enero de 2013

Sozialistek iruzur fiskalaren aurkako tributu-neurriei buruzko Foru Lege proiektuari aurkeztutako osoko zuzenketa, ordezko testua zuena, bazter utzi dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk eta PPNk haren alde emandako botoekin, Bildu-ren, Nabai-ren, I-Eren eta atxiki gabeko bi parlamentarien abstentzioarekin eta SNk haren alde emandako botoarekin, sozialistek iruzur fiskalaren aurkako tributu-neurriei buruzko Foru Lege proiektuari aurkeztutako osoko zuzenketa, ordezko testua zuena, bazter utzi du gaur.

Gobernuak bultzatutako Lege proiektua atzerrian ondasunak ezkutatzearen aurkako borrokari eta Ogasunari ordaintzearen ardura hedatzeari dagokio.

Horretarako, tributu zorrak ordaintzeko bermeak indartzea proposatzen du, oinordetza prozesuetan, hartzekodunen konkurtsoetan edo enpresen kitapenetan ez ordaintzeak saihestuko dituzten neurri berrien bidez. Gainera, Nafarroako pertsona fisiko eta juridikoek atzerrian dituzten ondasun eta eskubideak aitortzeko beharra finkatzea proposatzen du, horretarako, gutxienez 10.000 euroko zigorra izango duen zehapen-araubide berezi bat ezarriz.

Hori guztia, diru publiko gehiago biltzea ahalbidetzeko eta, horrenbestez, 2012ko lehenengo zortzi hilabetetan kontzeptu horrekin berarekin araupetutako 115,8 milioiak gainditzeko xedearekin.

Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak bere osoko zuzenketa testuaren “eskasia eta anbizio faltan” oinarritu du, Estatu osoan aplikatzen diren neurri batzuk “lekualdatu” besterik egiten ez baititu eta, era horretan, ia zuzenketarik egin gabe “azken bi hamarkadetan” ezarritako bideari “jarraipena” ematen baitio.

Besteak beste, “baliabide material eta giza baliabide eskasia” ezaugarri izan dituen ibilbide hori zuzentzeko zuzenketa aurkeztu duen taldeak proposatu du “iruzurraren aurkako plan integral berri bat gauzatzea, 2015eraino indarrean egongo dena, definitu, neurtu eta ebaluatu daitekeen estrategia baten bidez emaitzak hobetzera eta indartzera bideratutakoa”.

Halaber, “diru-bilketa helburuak nabarmen handitzearen eta giza baliabideak eta baliabide materialak optimizatzera bideratutako epe labur, ertain eta luzeko estrategia bat garatzearen” alde egiten zuen.

Horrez gain, “ikuskapen, kudeaketa eta diru-bilketa zerbitzuak zuzendaritza berean sartzea” proposatzen zuen, halako moldez non “Foru Administrazioarekin beharrezkoa den koordinazioa” finkatuko den, “Iruzurraren aurkako Unitate Berezia sortzea komenigarria denetz aztertzea” eta “zerga-ikuskapenerako plan berri bat gauzatzea” barne.

Ildo horretan, “zerga-agentearen bidez, oro har Foru Ogasunarentzat lan egiten duten enpresa publikoen zor kudeatzaileen atxikipen egokiaren” alde egiten zuen.

Gainera, ordezko testuak “Comptos Ganberaren aholkuak jarraitzea” eta “herritarrak sentsibilizatzeko programa bat gauzatzea” eskatzen zuen.

Halaber, “bilketarako, hautapenerako, barne sustapenerako eta prestakuntzarako planak egitea eta ezartzea” eskatzen zuen, zertarako eta jardunean dauden ikuskatzaile kopurua urtean % 10 handitzea posible izan dadin (2013an sei), gehienez ere oraingo plantilla baino % 40 gehiago (33 pertsona), zeina 13 edo 14 bat ikuskatzaile gehiago izanen liratekeen.

Ildo horretan, SNk iruzur fiskalaren aurka borrokatzeko bideak “optimizatzea eta areagotzea” beharrezkoa dela azpimarratu du, are gehiago 2010 eta 2012 artean tributuak ikuskatzera bideratutako gastua “ehuneko 39,5” murriztu dela baieztatu zenetik (2,8 milioitik 1,7 milioira), hori guztia zerbitzu hori “errentagarria” dela baieztatu ondoren, 2010ean “147,2 milioi berreskuratu zituen, balio duena baino 53 aldiz gehiago”.

Bestalde, eta Nafarroako Foru Ogasunaren langileen ratioa Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen batez bestekoarekin alderatuta oso defizitarioa dela baieztatu ondoren (2000 langile 800en aldean), azpimarratu du Ikuskaritzak berreskuratutako zenbatekoa eta urtean agintzen duen zenbatekoa “desberdinak direla”, 2000. Urtetik 10 milioi urtean, zorraren % 30a alegia.

Juan José Lizarbek ordezko testuaren defentsari amaiera emateko Comptos Ganberaren txosten bat aipatu du, zeinetan, 2009ko ekitaldiari erreferentzia eginez, “1998an funtzionamenduari dagokionez zeuden gabezia berdinak” daudela baieztatzen den. Juan José Lizarbek bere argudiatzea “soilik hertsaduraren bidetik kudeatzen den zorraren % 10,8 kobratzean” oinarritu du.

Osoko zuzenketa bazter utzi ondoren, iruzur fiskalaren aurkako tributu-neurriei buruzko Foru Lege proiektuari aurkeztutako zuzenketa partzialak Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Batzordean eztabaidatuko dira. UPNk 5 aurkeztu ditu, Bildu-k 6, Nabai-k 8, Izquierda-Ezkerrak 4 eta atxiki gabeko parlamentariek 8.

· www.parlamentodenavarra.es
· Foru Lege proiektuaren argitalpena (NPAO, 63. zk., 2012-06-29koa)
· Osoko zuzenketen argitalpena (NPAO, 96. zk., 2012-11-16koa)
· Zuzenketa partzialen argitalpena (NPAO, 109. zk., 2012-12-17koa)
· Irizpenaren argitalpena (NPAO, 2. zk., 2013-01-11koa)