Publicada el Jueves, 26 de Abril de 2012

Espainiako Gobernua Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren gaur egungo egitura manten dezan premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SN, Nabai, eta Bilduk alde emandako botoekin eta UPN, I-Eren abstentzioekin eta PPNk kontra emandako botoarekin, ebazpena onetsi du gaur, zeinaren bidez Espainiako Gobernua premiatzen den “euts diezaion Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren gaur egungo egiturari, horrela laugarren mailaren desagerpena saihestuz, eta azterlan xehakatu bat egin dezan, Batxilergoa hiru urtekoa izateko luzatzearen beharrari buruzkoa”.

Zioen azalpenean, SNk bultzatutako ebazpenak gaur egungo hezkuntza-sistema aldatzeko asmoaren kontra dagoela adierazten du. Izan ere, ohartarazten denez, sistema hori inoiz lorturiko “adostasunik handienaren” fruitua da eta, horrek “Europar Batasunarekin elkar harturiko helburuen erdiespenerako hartutako konpromisoekin bat datorren sendotasuna” ematen dio.

Bestalde, ohartarazten da Alderdi Popularraren Gobernuak proposatzen dituen neurriek, “zailtasun gehiago ekarriko lizkiokeela ikastetxe-antolaketaren arloari”.

· www.parlamento-navarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 22. zk., 2012-03-02koa)