Los Parlamentarios Forales

María Isabel García Malo
García Malo, María Isabel
Grupo Parlamentario Partido Popular de Navarra

Castejón, 52 urte.

Zuzenbidean lizentziaduna Nafarroako Unibersitatean.

UPNko Tokiko Batzordeen Arloko idazkaria eta Batzorde Betearazleko kidea. Nafarroako Elkargo Profesionalen Mankomunitatean eta bulego batean lan egin zuen, eta, halaber, Fondo Formación Fundazioan aritu zen, non Infolan-Antenas de Empleo proiektuaren koordinatzailea izan baitzen.

2002tik aurrera, Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganberako Nafarroako Sustapen eta Garapen Unitatea zuzendu zuen, eta, 2003tik 2006ra, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea izan zen.

2006an, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteriako kontseilaria izan zen, eta 2007 eta 2011 bitartean departamentu horren ardura hartu zuen berriro, Familia, Gazteria, Kirola eta Gizarte Gaiak izenpean. Urte horretan foru parlamentari hautatu zuten.

Ondasun- eta jarduera-aitorpenak, Parlamentuko Erregelamenduaren 27.4 artikulua betez aurkeztuak, gerora berretsiak webgunean argitaratze aldera. Ikus jarduerak. Ikus ondasunak.

Aitorpenei aurkeztutako aldaketak/berrespenak:

Ikus 2024ko jarduerak. Ikus 2024 ondasunak.

Ikus 2025eko jarduerak. Ikus 2025eko ondasunak.