Los Parlamentarios Forales

María Victoria Chivite Navascués
Chivite Navascués, María Victoria
Grupo Parlamentario Partido Socialista de Navarra

Cintruénigo, 1978. Soziologian lizentziaduna Nafarroako Unibertsitate Publikoan, Giza Baliabideen Antolamenduan eta Kudeaketan masterra eta Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Goi Mailako Teknikaria.  Foru parlamentari izan da VII. Legegintzaldian (2007-2011) –Osasun Batzordeko eledun gisa– eta VIII. Legegintzaldian (2011-2012) –Osasun Batzordeko eleduna eta parlamentu-talde sozialistaren eledunaren ondokoa–.  Senataria izandakoa (2011-2015), eta PSOEren eleduna Senatuan. Gaur egun, Nafarroako Alderdi Sozialista-PSOEko buru da, idazkari nagusi hautatua izan baitzen 2014ko ezohiko biltzarrean. 2012tik da PSN-PSOEren Batzorde Exekutiboko kide, eta horretan ardura desberdinak bete ditu, hala nola Gizarte Politikako idazkari eta Osasun arloko idazkari karguak. Halaber, zinegotzi izan da Cintruenigon (2003-2007) eta Eguesibarren (2011-2013). 2001etik 2005era Gazteria Sozialisten Batzorde Exekutiboko kide izan zen.

Ondasun- eta jarduera-aitorpenak, Parlamentuko Erregelamenduaren 27.4 artikulua betez aurkeztuak, gerora berretsiak webgunean argitaratze aldera. Ikus jarduerak. Ikus ondasunak.