Berriak

RSS-2.0

Erregelamendu berria onetsi zenez geroztik, Nafarroako Parlamentuak lehenbizikoz aztertu du ea Gobernuak ebazpen bat bete ote duen eta hori dela-eta zer erantzukizun dagokion

[2024/05/21]

Erkidegoko organo aholku-emaile gorenak 39 irizpen jaulki zituen, 2022an baino hiru gutxiago; gehienak, erregelamendu-proiektuei eta kalteengatiko erreklamazioei buruzkoak

[2024/05/21]

Abeltzaintzako sindikatuak iragarri du Parlamentuarekin elkarlana egin nahi duela, lehen sektorearen erreibindikazioei erantzuna emanen dieten neurri zehatzak hartzeko zereginean

[2024/05/21]

Osoko Bilkurak ostegun honetan eztabaidatuko du trafikoaren, ibilgailu motordunen zirkulazioaren eta bide-segurtasunaren arloko eskumena bere gain hartzeko Negoziazio Batzordearen akordioa

[2024/05/20]

Nafarroako Parlamentuko lehendakariak, Unai HualdekAlfredo Irujo Nafarroako Kontseiluko jarduneko lehendakariari harrera eginen dio astearte honetan, hilaren 21ean, zeinak 2023 urteko oroitidazkia emanen dion.

 

Bilkura 11:00etan izanen da Lehendakaritzaren bulegoan.

[2024/05/20]

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak Nafarroako Garun Kaltearen Elkartearen (ADACEN) ordezkaritza bat hartuko du astearte honetan, maiatzak 21. José Luis Herrera lehendakaria, Pilar Elcarte idazkaria eta Andrés Ilundáin zuzendaria bertaratuko dira. 

 

Bilkura 12:00etan izanen da, Lehendakariaren bulegoan.

[2024/05/20]

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko Lehendakaria Félix Bariáin Nafarroako Nekazari eta Abeltzainen Batasuneko (UAGN) lehendakariarekin bilduko da astearte honetan, maiatzak 21.

 

Bilkura 10:00etan izanen da, Lehendakariaren bulegoan.

[2024/05/20]

Erregelamendu berriarekin bat, lehendakariak jarrera kodearen proposamen bat helaraziko die taldeei berehala, “ariketa instituzional etikoago” bati bide emateko.

[2024/05/17]

Ganberak Nafarroako adierazpide kultural bereki guztiak aldeztu eta sustatzearen alde egin du

[2024/05/17]

PSNk, Geroa Baik eta Contigo-Zurekinek proposatu dituzte ospe handiko legelari gisa, eta Foru Erkidegoko organo aholku-emaile nagusian sartuko dira 8 urteko agintaldi bakarrerako

[2024/05/16]