Noiz argitaratua Osteguna, 2021.eko Martxoak 18

2/2021 Foru Lege-dekretua, 2017/952 (EB) Zuzentarauaren transposizioa egiten duena

Osoko bilkuran onetsia. 2021eko martxoaren 18an

Parlamentuaren Osoko Bilkurak gaurkoan onetsi du, Navarra Suma, PSN, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoarekin eta EH Bilduren abstentzioarekin, otsailaren 24ko 2/2021 Foru Lege-dekretua baliozkotzea, zeina Kontseiluaren 2017ko maiatzaren 29ko 2017/952 (EB) Zuzentarauaren transposizioa egiten baitu (zuzentarau horrek aldatzen du 2016/1164 Zuzentaraua, hirugarren herrialdeekiko asimetria hibridoei dagokienez.

 

Kontseiluaren 2016/1164 Zuzentaraua, zeinaren bidez zenbait arau ezartzen baitira barne merkatuaren funtzionamenduan zuzeneko eragina duten saiheste fiskaleko jardunbideen kontra, aldatua izan zen 2017/952 Zuzentarauaren bidez, hirugarren herrialdeekiko asimetria hibridoei dagokienez.

 

Halatan, 2016/1164 Zuzentarauak Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 26/2016 Foru Legean txertatzen ditu aipatu neurriak, 23 bis artikulu berria sartuta. Eragina izanen dute 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren zergaldien gainean, non eta ez diren amaitu foru lege-dekretu honek indarra hartzen duenean.

 

Era horretan, “asimetria hibridoak” izenpean arautzen dira honako hauek neutralizatzeko manuak: finantza-tresna hibridoen asimetriak, erakunde hibridoenak, establezimendu iraunkor hibridoenak, inportatutako asimetriak eta transferentzia hibridoen asimetriak.

 

Neutralizazio horri bi modutan heltzen zaio. Modu bat izan daiteke gastuaren kengarritasuna ukatzea sozietateen gaineko zergan, zergarik ordaintzen ez denean edo gastu hori kengarria denean beste entitate batean. . Bestea izan daiteke xedatzea zerga oinarrian sartzen ahal dela lehenengo araua aplikatu ez den beste herrialde edo lurralde batean zerga aldetik kengarria izan den gastu bati dagokion sarrera.

 

Ondorio horietarako honela definitzen dira entitate hibridoak: “jurisdikzio bateko legeriaren arabera zergapeko entitatetzat hartzen den entitate edo mekanismo oro, zeinaren errenta edo gastuak beste subjektu baten edo batzuen errenta edo gastutzat hartzen baitira beste jurisdikzio bateko legeriaren arabera”.

 

Orobat, 23. bis artikuluan arautzen da establezimendu iraunkor ez-konputatuaren kasua eta egoitza fiskalarekin lotutako asimetria.

 

2017/952 Zuzentarauak hirugarren herrialdeekiko asimetria hibrido batzuk ezabatzeko beharrezko arauak ezartzen ditu: lehen mandatu bat – asimetria hibrido bakoitza neutralizatzeko irtenbide egokiena dela ulertuta –; eta bigarren mandatu bat, zeina aplikatu beharra dagoen aipatutako lehen mandatu hori aplikatzen ez denean dagokion jurisdikzioan, dela desadostasun bat dagoelako Zuzentarauaren transposizioan, dela asimetriak eragiten diolako asimetriaren kontrako defentsa neurririk onartuta ez daukan hirugarren estatu bati.

 

Bestalde, 2/2021 Foru Lege-dekretuak ezohiko manu bat jasotzen du, zeinak, koronabirusak eragindako krisiaren ondorioak arintzeko neurrien esparruan, are malguagoak bihurtzen ditu 2017an zerga-zorrak geroratzeko kirol-lehia ofizial eta profesionaletan parte hartzen ez duten kirol klubentzat ezarritako baldintza bereziak (13/2000 Foru Legea). Ildo horretan, eta aldez aurretik 2021ean eskaria eginda, ahalbidetzen da hamabi hilabeteko gabealdia ematea kuota horiek hainbanatzeko jatorrizko ordainketa-egutegia aldatu gabe, erabat iraungi arte.

 

Beste alde batetik, 2/2021 Legegintzako Foru Dekretuak Jokoari buruzko abenduaren 16/2006 Foru Legearen hirugarren xedapen iragankorra ere aldatzen du, halako moduz non 2021eko irailaren 30era arte ez den eskaerarik onartuko eta ez den baimenik emanen joko edo bingorako areto edo apustuetarako berariazko lokal berriak ustiatzeko.

 

Era berean, ez da onartuko eskaerarik eta ez da emanen baimenaren bideragarritasunari buruzko aurretiko kontsulten ebazpenik. Horrez gain, ez da eskaera berririk onartuko, ezta baimen berririk emanen ere, Joko-makinen Erregelamendua onesten duen uztailaren 31ko 181/1990 Foru Dekretuaren 10. artikuluan aipatutako lokaletan joko-makinak eta apustu-makina lagungarriak jartzeko, salbu iturburu badu ostalaritzako lokalaren titulartasunaren aldaketa