Noiz argitaratua Astelehena, 2019.eko Urriak 7

Nafarroako Parlamentuak gaitzesten du Navarra Sumako zinegotzi batek Atarrabiako jaietako su-ziria botatzeko garaian jasandako erasoa

Mahaiaren eta Eledunen batzarrean onetsia. 2019ko urriaren 7an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak gaitzesten du Navarra Sumako zinegotzi batek Atarrabiako jaietako su-ziria botatzeko garaian jasandako erasoa. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Navarra Sumak eta PSNk alde bozkatu dute. Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek aurka bozkatu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

"Nafarroako Parlamentuak honako hau erabaki du:

 

1.- Gaitzestea ezker abertzaleko kideek Atarrabia herriko ordezkari demokratiko bati egindako eraso faxista, bere karguari zegozkion zereginetan ari zela, eta gertakari horien biktimari errekonozimendua, babesa eta bultzada helaraztea udalean lanean jarrai dezan, balore demokratikoak aldeztuz balore totalitarioen aurka.

 

2.- Errefusatzea erakundeak eta jai-ekitaldiak erabil daitezela terrorista zigortuei babesa emateko mezuak erakusteko, bizikidetzaren aurkako ekintzak baitira.

 

3.- Egitateei buruzko ikerketa zorrotza eskatzea, jakite aldera udaleko segurtasun-arduradunek betebeharren ez-betetzerik egin ote zuten, egitateak saihesteko jarduketa egokiak ez egiteagatik”.