Noiz argitaratua Asteazkena, 2022.eko Otsailak 16

Unai Hualdek Orreaga Fundazioaren ordezkaritza bati harrera egin dio

Laguntza eskatu diote Nafarroako Parlamentuari, Luzaiden Orreagako Guduaren irabazleen omenetan monumentu bat egiteko

Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualdek harrera egin dio gaur arratsaldean, bere bulego ofizialean, Orreaga Fundazioaren ordezkaritza bati, Koldo Amatriak eta Marian Pérez de Lamanak osatua.

 

Bileran, Amatriak eta Pérez de Lamanak lehendakariari jakinarazi dizkiote Orreagako Guduko irabazleen omenez (778-08-05) Luzaiden monumentu bat eraikitzeko proiektuaren xehetasunak. Patxi Aldunatek taxuturiko talde eskultoriko bat da, herriko, ibarreko eta Vasconia osatzen duten gainerako lurraldeetako jendea irudikatzen duena.

 

“Nafarroako Parlamentuaren laguntza eskatu nahi genuke. Garai hartan berdinik izan ez zuen balentria bat izaki, sinbologiaz betea eta Europa osoan aitortua, eta ekimen hau lagungarri izan beharko litzateke hori egin zuen herriaren harrotasuna azpimarratzeko. Jendeari laguntza eskatzeko kanpaina bat abiaraztera goaz, baina garrantzitsua litzateke aldekotasun insituzionala ere edukitzea. Badauzkagu jada maketa eta artista, bai eta Luzaideko Udalak hartutako erabakia ere, monumentua herriaren zentroan paratzekoa. Finantzaketa besterik ez da falta”, adierazi du Koldo Amatriak.

 

Orreaga Fundazioa Nafarroaren kultura eta historia ezagutarazten aritzen da.