Noiz argitaratua Asteartea, 2019.eko Azaroa 5

Unai Hualdek Manuel Martín Iglesias Nafarroako Eskola Kontseiluko Lehendakariari harrera egin dio

Lehendakariak Parlamentuaren borondatea helarazi dio Eskola Kontseiluarekin elkarlanean jarraitzeko Nafarroako hezkuntza sistema aztertu eta hobetzeko helburuarekin

Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak, Unai Hualdek, Manuel Martín Iglesias Nafarroako Eskola Kontseiluko lehendakari berriari harrera egin dio gaur.

 

Manuel Martín Iglesiasek azaldu duenez, “protokolozko bilkura bat izan da, aurkezpenak egiteko eta lan ildoak zehazteko egin beharreko kontaktuekin hasteko”. Halaber, Parlamentuak eta Kontseiluak sinatutako hitzarmena berritzeari buruz hitz egin dute, “hezkuntza gaien inguruan Eskola Kontseiluaren Arratsaldeak antolatzen ditugu honen baitan”.

 

Unai Hualdek bestalde, Eskola Kontseiluarekin elkarlanean jarraitzeko borondatea adierazi du, “Nafarroako hezkuntza sistema aztertu eta hobetzea dakarren guztiarekin”. Era berean, oroitarazi du pasa den urriaren 15ean Hezkuntza Batzordeak Jabi Arakama (Geroa Bai) eta Patricia Fanlo (PSN) hautatu zituela Nafarroako Eskola Kontseiluan Parlamentuaren ordezkari izateko.

 

Martín Iglesiasek Guillermo Iriarteren Historia ilustrada de la Escuela en Navarra liburua oparitu dio Parlamentuko Lehendakariari.

 

Eskola Kontseilua edo Hezkuntzako Batzorde Nagusia irakaskuntza ez-unibertsitarioaren programazioak ukitzen dituen gizarte sektore guztiendako kontsulta, partehartze eta aholkularitzarako organo gorena da.

 

Kontseiluaren eginkizunik garrantzitsuena Foru Erkidegoko irakaskuntza ez-unibertsitarioa arautuko duten lege proiektuak aztertu eta eztabaidatzea da, baita Hezkuntza Departamentuari adostutako modifikazioak proposatzea ere. Hezkuntzari dagozkion aspektuen inguruko txosten eta ikerketak ere burutzen ditu, eta Estatuko Eskola Kontseiluan parte hartzen du.