Noiz argitaratua Ostirala, 2019.eko Ekainak 21

Unai Hualdek Legebiltzarreko langileak agurtu ditu eta Lehendakari adikor eta ireki gisa aurkeztu du bere burua

Asteartean ospatuko den Mahaiaren eta Eledunen Batzarraren lehenengo bilkuran talde parlamentarioen antolaketaren inguruko lehen erabakiak ezagutzera emango direla adierazi du

Nafarroako Parlamentuko Lehendakaria, Unai Hualde, eguneko lehen orduetan Legebiltzarreko bulegoetan egon da langileak agurtzen eta hauen eginkizunak ezagutzen, baita asteazken honetan, hilak 19, hasitako legegintzaldiari begira dituzten kezka eta zalantzak ezagutzen.

 

Unai Hualdek aditzera eman duenez, lehen kontaktu honekin adierazi nahi izan du “egokitutako ardura elkarrizketan eta akordio bilaketan oinarritu nahi duela, esparru honetan ere bai”.

 

“Gauzak lasaitasunez eta arduraz egingo ditugu, erakunde hau nafar guztiek ezagutuko duten etxea izan dadin aurrerapausuak emanez. Orain arte Lehendakariorde bezala legebiltzarreko egunerokotasuna ezagutzeko aukera izan dut, baina orain erantzukizuna handiagoa da”.

 

Nafarroako Parlamentuaren izaera “sozial, ireki eta gardena” azpimarratu ondoren, Unai Hualdek datorren asteartean, hilak 25, ospatuko den Mahaiaren eta Eledunen Batzarraren lehenengo bilkuran talde parlamentarioen antolaketaren inguruko lehen erabakiak ezagutzera emango direla adierazi du.

 

“Erabakiak gutxinaka hartuko ditugu, presarik gabe eta denen iritziak kontuan hartzen saiatuz. Esan nuen bezala, beti izan naiz elkarrizketaren aldekoa”.