Noiz argitaratua Astelehena, 2023.eko Ekainak 5

Unai Hualdek 2022ko ekitaldiari dagokion fiskalizazio txostena jaso du Kontuen Ganberaren eskutik

Foru Legegilearen kudeaketa ekonomiko-finantzarioari dagokionez, órgano fiskalizatzaileak ontzat ematen duela adierazi du Ignacio Cabezak adierazi du

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak Ignacio Cabeza del Salvador, Kontuen Ganberako presidentea hartu du gaur bere bulego ofizialean, eta honek Nafarroako Parlamentuaren 2022ko kontuei buruzko txostena eman dio.

 

Bileran, Ignacio Cabezak presidenteari azaldu dio txostenak “ontzat ematen dituela kontuak, ongi islatzen baitituzte ondare eta finantza egoera, eta baita 2022ko aurrekontu emaitza ere. Legezkotasunaz ere aldekoa da iritzia, Parlamentuaren kudeaketa ekonomikoa legediaren araberakoa baita”.

 

Iaz, Nafarroako Parlamentuak 12,5 milioi gastatu zituen. Gastu nagusia langileriarena da: 7,6 milioi. Ohiko transferentzietan hiru milioi gastatu zituen, eta ondasun eta zerbitzuen erosketetan 1,6 milioi.

 

Parlamentuko langilerian 2,8 milioi gastatu ziren. Parlamentuak 76 profesional ditu, aldi baterakoak (3) eta talde parlamentarioetako laguntzaileak (13) kontuan hartuz.

 

Funtzionario postuak 60 dira. Horietatik 34 beterik daude, eta 26 bete gabe. Azken horietatik gehienak (24) kontratatuek betetzen dituzte.

 

Parlamentarien soldatetan 1,6 milioi gastatu zen iaz.

 

Transferentzia arrunten kapituluan, parlamentu-taldeentzako laguntzak erregistratu dira, 2,8 milioi guztira. 2019ko hauteskundeetan lorturiko emaitzen arabera banatuak daude. Navarra Sumak jaso zuen diru gehien (935.000 euro) eta Izquierda-Ezkerrak laguntzarik txikiena: 182.000 euro. Talde gehienek beren alderdi edo koalizioei ematen diete jasotakoren zati handiena edo guztia.

 

Alde horretatik, Kontuen Ganberak funts mugimendu horiek Parlamentuko taldeen eta alderdi politikoen arteko hitzarmenetan islatzea eskatua du. Horretarako, taldeen diru-laguntzen araua aldatu beharra dago. Parlamentuko Mahaiak kontua atzeratzea erabaki du, ekainaren 16an osatuko den Parlamentuaren esku uzteko.

 

Txostenak beste gomendioren bat eskaintzen du. Horietako bat, Parlamentuak ahaleginak egin ditzala langileriaren aldi baterakotasun tasa handia gutxitzeko.

 

Unai Hualdek, bere aldetik, eskerrak eman dizkio Legebiltzarraren izenean Ignacio Cabezari, legegilearen menpeko organoa den Kontuen Ganberako presidente gisa duen “ezinbesteko” eginkizuna betetzeko duen “konpromisoagatik”.

 

Kontuen Ganberak egindako txostenari dagokionez, Legebiltzarreko presidentea “pozik” agertu da, Legebiltzarreko Mahaiak alegaziorik ez egitea erabaki baitzuen.

 

Hualderen ustez, fiskalizazio-txostenak “leku onean uzten du Mahaiak langileen, kontratazioaren, dirulaguntzen eta abarren arloan egindako kudeaketa, eta Legebiltzarreko lehendakari gisa oso balorazio ona” egiten du.

 

Legegileburuak uste du “Kontuen Ganberak legegintzaldian zehar egin dituen gomendio guztiak bete direla edo hurrengo legegintzaldian betetzeko martxan daudela”.

 

19/1984 Foru Legeak zehazten duenaren arabera, Kontuen Ganbera Nafarroako Foru Komunitateko Sektore Publikoaren ekonomia- eta finantza-kudeaketa fiskalizatzen duen erakundea da. Organikoki Parlamentuaren mende dago, eta arlo ekonomiko-finantzarioan aholkuak ematen dizkio, nahiz eta bere funtzionamendua autonomoa izan. Lehendakari batek zuzentzen du, eta idazkari nagusia eta auditoreak ere bertako kide eta organoak dira.