Noiz argitaratua Asteartea, 2019.eko Urriak 22

Unai Hualde Nafarroako Gorren Elkartearen ordezkariekin bildu da

Asornak entzumen urritasuna duten pertsonen alde egiten duen lana nabarmendu du Unai Hualdek, eta erabilera publikoko entitateekin harremana mantentzearen garrantzia azpimarratu du

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko Lehendakaria, Nafarroako Gorren Elkarteko (Asorna) lehendakari Sofía de Estebanekin eta elkarteko Komunikazio departamenduko kide Lucía Burgueterekin bildu da gaur.

 

Sofía de Estebanek azaldu duenez, lan bilkura bat izan da, “Nafarroan zeinu hizkuntza hizkuntza gisa aitor dadin eskatzeko, eta duela urtebete baino gehiago martxan jarritako komunikazio bitartekaritza zerbitzua mantentzeko beharra planteatzeko. Erreferentziako pertsona bat eskaintzen dugu adineko gorrek eta aparteko egoera duten gorrek (itsuak, etorkinak, etab.) beren familiekiko duten menpekotasuna murrizte aldera, eta autonomoagoak izan daitezke. Bi profesional ditugu eta hauen jarraipena ezinbestekoa da”.

 

Unai Hualdek, bestalde, ASORNAk Nafarroan duela 60 urte baino gehiago entzumen urritasuna duten pertsonen alde egiten duen lan garrantzitsua azpimarratu du, “irisgarritasun arloan, hezkuntzan, autonomia pertsonalean, aisialdian edo zeinu-hizkuntzaren irakaskuntzan, baita erakundeekin harremanak mantentzen ere”.

 

Nafarroako Gorren Elkartea (Asorna) irabazi asmorik gabeko gobernuz kanpoko erakunde bat da, 1957an sortua, pertsona gorren berdintasunaren alde lan egiten duena. Beren aniztasuna, gizartean duten espazioa, eskubideak, hizkuntza propioa eta cultura aldarrikatzen dute. 1984an erabilera publikoko entitate gisa izendatu zuten.