Noiz argitaratua Ostirala, 2022.eko Azaroak 25

Unai Hualde Chernobil elkartearen ordezkaritza batekin bildu da

Elkarteak erakundeen laguntza eskatu du Ukrainatik datozen errefuxiatuen eta hauek hartzen dituzten familien beharrei erantzuteko

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak bere bulego ofizialean hartu ditu gaur Mari Carmen Oscáriz, Chernobil Elkarteko Nafarroako arduraduna, José Antonio Ayegui eta José Esparza.

 

Bileraren helburua, Mari Carmen Oscárizek azaldu duenez, errefuxiatu ukrainarren eta hauek hartzen dituzten pertsonen beharrak planteatzea izan da, izan ere, Errusiaren inbasioa dela eta, Nafarroara adingabeak, amak eta gerraren ondorioz ihes egitera behartutako ukrainarren familia osoak iristen ari baitira.

 

“Gure ustez, ezinbestekoa den herritarren elkartasunetik haratago, Nafarroako erakundeak behartuta daude eguneroko beharrei nolabait erantzutera, bai etortzen ari direnen beharrei bai eta hemen harrera egiten dutenen beharrei. Ez dakigu Nafarroako 2023ko Aurrekontu Orokorretan laguntza-lerrorik aurreikusten den, baina ona litzateke esleipenen bat aurreikustea, adibidez, EAEn egiten den bezala”.

 

Unai Hualdek, bere aldetik, adierazi du Chernobil elkarteak egindako eskaerak eta aurkeztutako informazioa Justizia eta Migrazio Politiken Batzordean talde parlamentarioek dituzten ordezkariei helaraziko dizkiela, egoerari buruz interesa izan dezaten eta, hala badagokio, lan-bilkura bat ospatu dezaten.

 

1966an sortu zenetik, Chernobil elkartea lanean ari da hondamendi nuklearrak kaltetutako inguruko haurrek Euskadiko eta Nafarroako familietan indarrak har ditzaten ahalbidetzeko. Orain, pairatzen dituzten osasun arazoei eta arazo sozioekonomikoei gerra izugarri bat gehitu zaie, eta horregatik, boluntarioen sarea larrialdiko bidalketen bidez oinarrizko beharrak arintzen laguntzen saiatzen da, batez ere elikagaiak eta botikak.