Noiz argitaratua Asteazkena, 2019.eko Urriak 9

Parlamentuko Lehendakariak Saray Bularreko Minbiziaren Nafarroako Elkarteari harrera egin dio

Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Egunaren harira ekitaldi bat elkarrekin antolatzeko borondatea agertu du Hualdek

Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak, Unai Hualdek, Saray Bularreko Minbiziaren Nafarroako Elkarteko ordezkaritza bati harrera egin die gaur, zehazki, etorri diren kideak Conchi Biurrun, diruzaina, Carol Huarte, gizarte langilea eta Yaki Hernández psikologoa izan dira.

 

Legebiltzarreko Lehendakariarekin izandako lehen kontaktu honetan, ordezkariek Saray elkarteak egiten duen lana eta eskaintzen dituen zerbitzuak aurkeztu dizkiote Hualderi, eta kolektiboaren aldarrikapen nagusiak helarazteko parada izan dute.

 

Unai Hualdek, bestalde, elkarteak egiten duen lanaren “garrantzia” azpimarratu du eta Parlamentutik Sarayrekin elkarlanean jarraitzeko interesa adierazi du.

 

Datorren urriaren 19an ospatuko den Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Egunaren harira, Hualdek Parlamentuan ekitaldi bat elkarrekin antolatzeko aukera proposatu du, adierazpen instituzional baten irakurketaren bidez.

 

Saray Bularreko Minbiziaren Nafarroako Elkartea 1996an sortu zen bularreko minbizia zuten pertsonak laguntzeko beharra ikusten zuen talde baten eskutik. Bularreko minbizia duten pertsonen arreta integrala ahalbidetu eta sustatzea da elkartearen helburu nagusia, baita familiak laguntzea eta gaixotasun honen aurka diharduten profesionalekin koordinazio eta elkarlana mantentzea ere.