Noiz argitaratua Asteartea, 2019.eko Irailak 17

Parlamentuko Lehendakariak harrera egin die UAGN sindikatuko ordezkariei

Hualde eta Bariáinek lehen sektorearen erronka nagusiak aztertu dituzte, eta bat egin dute eskualdeen arteko oreka optimizatzeko neurriak hartzeko beharrari dagokionez

Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak, Unai Hualdek, UAGN sindikatuko ordezkariei harrera egin die, hain zuzen, Félix Bariáin sindikatuko arduradunari, Luis Miguel Serrano idazkari nagusiari eta Iñaki Mendioroz gerenteari.

 

Protokolozko bilkura izan da honakoa eta bertan Félix Bariáinek sektorearen erronka nagusiak zeintzuk diren azaldu ditu: “despopulatzea, langileak kontratatzeko orduan dituzten zailtasunak eta aurrekontuen zenbateko eskasa”, esaterako.

 

Ildo horretan, UAGNko arduradunak “sektoreari balioa emateko premia” azpimarratu du, “ingurumenarekin zerikusia duen guztian ezinbesteko eragile gara, eta egiten dugun ekarpenaren neurriko trataera eskatu nahi dugu. Bestalde, fokua despopulatzean jarri behar da, oraindik ere zerbait egin baitaiteke. Ekoizpen ekintzei dagokienez, aurrekontuak handitu beharko lirareke gure produktuak kanpora atera daitezen”.

 

Hualdek, bestalde, azpimarratu du bilkurak “lehen sektoreari dagozkion erronka eta arazoak birpasatzeko” balio izan duela, “despopulatzea eta eskualdeen orekaren optimizazioa”, esaterako.

 

Nafarroako Nekazari eta Abeltzainen Batasuna “erakunde profesional anitz eta independentea da, eta Nafarroako landa munduaren interesak defendatu eta ordezkatzea du helburu, baita eremua bermatzen duten langileenak ere”.