Noiz argitaratua Ostirala, 2020.eko Urtarrilak 24

Parlamentuko Lehendakaria Madrilen egiten ari den Nazioarteko Turismo Azokaren Nafarroako Egunean izan da

Parlamentuko Mahaiko kide guztiak eta Navarra Suma, PSN eta Geroa Bai talde parlamentarioetako ordezkariak ere izan dira bertan

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko Lehendakaria, egunotan Madrilen egiten ari den Nazioarteko Turismo Azokako (FITUR) Foru Komunitatearen pabiloian izan da gaur, Nafarroaren Eguneko ekitaldi instituzionalean.

 

FITURen Nafarroako pabiloira bisitan joan den Parlamentuaren ordezkaritza osatu dutenak izan dira, Lehendakariaz gain, Inma Jurío, lehen Lehendakariordea, Yolanda Ibáñez, bigarren Lehendakariordea, Juan Luis Sánchez de Muniáin, lehen idazkaria, Maiorga Ramírez, bigarren idazkaria, Javier Esparza, Elena Llorente, Javier García, Alberto Bonilla, Carlos Pérez-Nievas (Navarra Suma), Ainhoa Unzu (PSN) eta María Solana (Geroa Bai).

 

Nafarroa, bost garai, bost urtaro lelopean egin du aurten Foru Komunitateak bere turismo eskaintza, eta Maria Chivite Gobernuko Lehendakaria izan da Nafarroaren Eguneko ekitaldi instituzionaleko burua. Foru Komunitateko ordezkari gisa izan dira Manu Ayerdi Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria, Itziar Gomez Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Rebeca Esnaola Kultura eta Kirol kontseilaria eta Nafarroako hainbat diputatu eta senatari.