Noiz argitaratua Osteguna, 2019.eko Azaroak 7

Parlamentuak ostiral honetan Vicente Ferrer Fundazioaren ‘Viaje a la Ciudad del Infinito’ erakusketa inauguratuko du

Fundazioaren 50. urteurrenarekin bat eginez, Indiako komunitate behartsuenen bizi baldintzak hobetzeko konpromisoa erakusten du bildumak

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak ostiral honetan, azaroak 8, Viaje a la Ciudad del Infinito erakusketa inauguratuko du, Fundazioaren 50. urteurrenarekin bat eginez, Indiako komunitate behartsuenen bizi baldintzak hobetzeko Vicente Ferrer fundazioak egindako ekintza eta jarduerak biltzen dituen bilduma.

 

Erakusketaren inaugurazioa Legebiltzarraren atarian eginen da 11:00ean, eta bertan Parlamentuko Mahaiko kideak eta talde parlamentarioetako kideak egongo dira. Unai Hualdek eta Vicente Ferrer Fundazioko ordezkari batek parte hartuko dute.