Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Abenduak 10

Parlamentuak adierazpen politiko bat onetsi du, zeinaren bidez, bere arbuio etiko eta politiko sendoena adierazi nahi du, EHUko ikasle batek bere ideia politikoengatik jasandako erasoa dela eta

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko abenduaren 10ean

- Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrak aho batez onetsi du adierazpen politiko bat. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bere arbuio etiko eta politiko sendoena adierazi nahi du, EHUko ikasle batek bere ideia politikoengatik jasandako erasoa dela eta. Geroa Bai talde parlamentarioak eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Hona onetsitako adierazpenaren testua:

 

“1.- Nafarroako Parlamentuak bere arbuio etiko eta politiko sendoena adierazi nahi du, EHUko ikasle batek bere ideia politikoengatik jasandako erasoa dela-eta, gure herrian zorionez gainditutzat jotzen genituen garaietara baikaramatza horrek.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak zeharo gaitzesten du erasoa, bere babes eta elkartasun osoa adierazi nahi dizkio kaltetuari, eta laster sendatzea opa dio.

 

3.- Nafarroako Parlamentuak dio kultura demokratiko sakon bat, guztion giza eskubideak errespetatzen dituena, sendotzea eta sustatzea dela modurik onena pertsonak beren jatorriagatik, etniagatik, kulturagatik, sexu-orientazioagatik, genero-identitateagatik edo ideia politikoengatik diskriminatzea eta gorrotatzea sustatzen duten mugimenduen eta ideologien aitzinean immunizatzeko eta mugimendu eta ideologia horiek borrokatzeko.

 

4.- Nafarroako Parlamentua, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren karietara –abenduaren 10ean ospatzen da–, konprometitu egiten da gizarte justu, demokratiko eta solidario bat lortzeko lan egiten jarraitzera, guztion eskubideak salbuespenik gabe babestuko dituena eta zeinetan pertsonak, alde batera utzita beren jatorria, kultura, sexu-orientazioa, genero-identitatea edo ideia politikoak, libreki azaldu ahal izanen baitira, halako moduan non printzipio demokratikoak eta giza eskubideak izanen baitira muga bakarra”.