Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Abenduak 10

Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez, Zigor Kodea gizonen eta emakumeen arteko berdintasunari buruzko gizarte-eskariei doitzearen alde egiten baitu

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko abenduaren 10ean

- Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrak aho batez onetsi du adierazpen instituzional bat. Horren bidez, Zigor Kodea gizonen eta emakumeen arteko berdintasunari buruzko gizarte-eskariei doitzearen alde egiten du Nafarroako Parlamentuak. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpenak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak Zigor Kodea gizonen eta emakumeen arteko berdintasunari buruzko gizarte-eskariei doitzearen alde egiten du, bai eta emakumeak genero-indarkeriazko erakustaldi ororen aitzinean behar adina babestearen alde ere.