Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Urriak 8

Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez, dio beharrezkoa dela Kataluniako gizartean dauden jarrera politikoen artean hitz egitea eta negoziatzea

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko urriaren 8an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak dio beharrezkoa dela Kataluniako gizartean dauden jarrera politikoen artean hitz egitea eta negoziatzea. Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

 

Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Dugu-Orain Baik, PSNk eta I-Ek alde bozkatu dute; UPNk eta PPNk, berriz, aurka.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak dio beharrezkoa dela Kataluniako gizartean dauden jarrera politikoen artean –independentistak, federalistak, autonomistak...– eta Kataluniako erakundeen eta Espainiako Gobernuaren artean hitz egitea eta negoziatzea, dagoen gatazka politikoari konponbide politiko bat eman ahal izan dakion”.