Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Urriak 8

Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez, bere egiten du elkarrizketa soziala, Nafarroako Foru Komunitaterako garapen ekonomiko eta sozial orekatu bat lortzeko osagarri funtsezko eta estrategiko gisa

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko urriaren 8an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bere egiten du elkarrizketa soziala, Nafarroako Foru Komunitaterako garapen ekonomiko eta sozial orekatu bat lortzeko osagarri funtsezko eta estrategiko gisa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Alde bozkatu dute UPNk, PSNk eta PPNk. Geroa Bai abstenitu egin da. Podemos-Ahal Dugu-Orain Baik aurka bozkatu du. EH Bildu Nafarroak bigarren, hirugarren eta laugarren puntuen alde eta bosgarrenaren aurka bozkatu du eta abstenitu egin da lehenengoan. Izquierda-Ezkerrak, berriz, hirugarren, laugarren eta bosgarren puntuen alde bozkatu du eta abstenitu egin da lehenengoan eta bigarrenean.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak bere egiten du elkarrizketa soziala, Nafarroako Foru Komunitaterako garapen ekonomiko eta sozial orekatu bat lortzeko osagarri funtsezko eta estrategiko gisa.

 

2. Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Elkarrizketa Sozialerako Kontseilua defendatu eta babesten du, eragile ekonomiko eta sozialen eta Foru Administrazioaren arteko topaketa, parte-hartze eta negoziazio instituzionalerako hiruko organo gisa.

 

3. Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du elkarrizketa soziala indar dezan bere eskumenen esparruan, hura sustatzeko politikak eta baliabideak sortuz.

 

4. Nafarroak Parlamentuak babestu egiten du 2017ko urtarrilaren 25ean Nafarroako Elkarrizketa Sozialerako Kontseiluko batzorde iraunkorrak sinatutako akordioa, Enplegu Plana negoziatzeko ibilbide-orria ezartzen duena.

 

5. Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernuari eskatzen dio Legebiltzar honek 2018ko maiatzaren 24an onetsitako erabakiak bete ditzan. Haien bidez, Nafarroako Gobernua premiatu zuen Elkarrizketa Sozialaren Kontseilua dei zezan urgentziaz, betearazte aldera 2017ko urtarrilaren 25ean sinatutako akordioa, bai eta 2019tik 2023ra bitarteko Enplegu Plana, aldez aurretik Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluan adostua, bidal zezan ere.