Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Urriak 8

Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez, arbuiatu egiten du erakunde demokratikoak indarrez hartzea, segurtasun-indarrei eraso egitea edo ordezkari demokratikoei jazarri edo esestea dakarren indarkeriazko ekintza oro

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko urriaren 8an

-Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten du erakunde demokratikoak indarrez hartzea, segurtasun-indarrei eraso egitea edo ordezkari demokratikoei jazarri edo esestea dakarren indarkeriazko ekintza oro. UPN talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Adierazpenaren alde bozkatu dute UPNk, PSNk, PPNk eta I-Ek; Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak eta Podemos Ahal Dugu-Orain Baik, aldiz, aurka bozkatu dute.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten du erakunde demokratikoak indarrez hartzea, segurtasun-indarrei eraso egitea edo ordezkari demokratikoei jazarri edo esestea dakarren indarkeriazko ekintza oro”.