Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Azaroak 5

Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez, adierazten du Gobernu zentralarekiko jarrera mantentzeko borondatea duela Legebiltzarrak onetsitako inbertsioetarako 113 milioi euroen xedea dela-eta

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko azaroaren 5ean

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak adierazten du Gobernu zentralarekiko jarrera mantentzeko borondatea duela Legebiltzarrak onetsitako inbertsioetarako 113 milioi euroen xedea dela-eta. EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Adierazpenaren aldeko botoa eman dute Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Dugu-Orain Baik eta Izquierda-Ezkerrak. PPNk aurka bozkatu du eta UPNk, berriz, lehenengo puntuaren alde eta bigarrenaren kontra. PSNk bigarren puntuaren alde bozkatu du, eta lehenengo puntuan abstenitu egin da.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak adierazten du Gobernu zentralarekiko jarrera mantentzeko borondatea duela 2017an lortutako superabitetik eskuratutako 113 milioi euroak Legebiltzarrak onetsitako inbertsioetara bideratzeko xedea dela-eta.

 

2. Nafarroako Parlamentuak berresten du beharrezkoa dela Konstituzioaren 135. artikulua eta Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko Legea indargabetzea, autonomia erkidegoen autonomia fiskala deuseztatzen dutelako eta lege mailara igotzen dutelako zor publikoaren ordainketaren lehenespena, gizartearen gehiengoaren interesen gainetik”.