Noiz argitaratua Asteazkena, 2019.eko Apirilak 10

NUPen Unibertsitateko XVIII. Eztabaida Ligako sariak eta Diskurtso onenaren II. Saria banatzeko ekitaldia egingo da ostegun honetan Nafarroako Parlamentuan

Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak, Ainhoa Aznárez Igarzak, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zabalpenerako eta Erakunde Harremanetarako Errektoreordeak, Eloísa Ramírezek, Unibertsitateko XVIII. Eztabaida Ligako sariak eta Diskurtso onenaren II. Saria banatuko dituzte ostegun honetan, hilak 11.

 

Sariak banatzeko ekitaldia Legebiltzarreko Areto Instituzionalean ospatuko da (12:00).

 

Parlamentuak eta NUPek urtero sinatzen duten hitzarmenaren jarduketa-esparruan egiten da Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Unibertsitateko Eztabaida Liga, beste jarduera batzuekin batera. Unibertsitate Proiekziorako Errektoreordetzak antolatzen du, eta elkarrizketa nahiz ideien arteko jendaurreko lehia sustatzea du helburu, bizikidetasuna lantzeko eta trebetasun pertsonalak garatzeko ariketa gisa.