Noiz argitaratua Osteguna, 2022.eko Irailak 22

NBI premiatzen da Nafarroako Gobernuarekin gazteei zuzendutako eta berdintasunean eta errespetuan oinarritutako harreman afektibo-sexualen gaineko neurri urgenteen sorta bat koordinatu dezan

Osoko bilkurak onetsi du. 2022ko irailak 22

Nafarroako Berdintasunerako Institutua premiatzen da sakon dezan Nafarroako Gobernuko departamentuekin, toki entitateekin eta Nafarroako elkarteekin eta mugimendu feministarekin egiten duen lan koordinatuan, gazteei zuzenduriko premiazko neurri sorta bat ezartzeko, berdintasunean, errespetuan eta indarkeria matxisten erauzketan oinarritutako harreman afektibo-sexualei buruzko prestakuntza ematen laguntzeko.

 

EH Bildu talde parlamentarioak aurkeztu du. 

 

PSNren, Geroa Bairen, EH Bilduren eta Podemos-Ahal Duguren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkakoarekin (I-Ek ez du osoko bilkuran parte hartu) onetsi da.