Noiz argitaratua Osteguna, 2022.eko Urriak 27

'Nafarroan pobreziaren eta gizarte-bazterketaren aurka borrokatzeko estrategiei' buruzko Osoko Bilkura monografiko bat eginen du Parlamentuak ostiral honetan

Bozeramaileek 20 minutuko txanda izango dute eta hiru ebazpen-proposamen aurkezteko aukera izango dute. Gobernuak, berriz, txanda bakarra izango du bere iritzia emateko

Navarra Sumak, PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek eskatuta, Nafarroan pobreziaren eta gizarte-bazterketaren aurka borrokatzeko estrategiei buruzko Osoko Bilkura monografikoa ostiral honetan, urriaren 28an ospatuko da (09:15).

 

Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, Mahaiak irailaren 12an onetsitako arauei jarraikiz, talde parlamentarioen eta foru parlamentarien elkarteen eledunek txanda bakarra izanen dute, eserleku gehien dituenetik hasi eta gutxien dituenekin bukatzeko. 20 minutu izango dituzte beren jarrera azaltzeko, ebazpen-proposamenak defendatzeko eta gainerako taldeek aurkeztutakoei buruzko iritzia emateko.

 

Txanda hori bukatuta, Nafarroako Gobernuaren ordezkari bat mintzatzen ahalko da, eztabaidagai diren gaien inguruko bere jarrera azaltze aldera, 20 minutuz.

 

Eztabaida bukatuta, erabaki proposamenak bozkatuko dira, Navarra Sumak aurkeztutakoetatik hasita, handienetik txikienera.

 

Mahaiari erabaki proposamenak aurkezteko epea aurreko egunean urriaren 27an, 12:00etan amaituko da. Talde parlamentario edo foru parlamentarien elkarte bakoitzak gehienez ere hiru proposamen aurkeztu ahalko ditu. Eztabaidan zehar in voce zuzenketak aurkezteko aukera izanen da, baldin eta haien xedea errakuntza edo akats teknikoak, terminologiakoak edo gramatikakoak zuzentzea baldin bada.