Noiz argitaratua Ostirala, 2019.eko Irailak 27

Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak Nafarroako Kazetarien Elkarteari harrera egin dio

Parlamentuak interes publikoarekiko duen konpromisoa azpimarratu du Hualdek, eta lankidetzarako bide berriak irekitzearen alde agertu da

Nafarroako Parlamentuko Lehendakaria, Unai Hualde, Nafarroako Kazetarien Elkarteko ordezkariekin bildu da gaur, zehazki Patxi Pérez arduradunarekin eta Ángel Barón Kazetarien Elkargoko dekanoarekin.

 

Patxi Pérezek azaldu duenez, aurkezpen bilera bat izan da “lantzen ari diren ekimenen berri emateko”, Komunikabideen Behatokia, esaterako, edo Nazioarteko Prentsa Bulegoa Donejakue Bideari edo Nafarroako Jaialdiei irekitzea, Foru Erkidegotik kanpo inpaktua duten ekimenei”.

 

Kazetarien eta parlamentarien arteko topaketak antolatzeko aukera ere mahai gainean jarri da, “albisteak eta gaurkotasunak eskatzen duten tentsioa alde batera utziz, afera desberdinak modu erlaxatuago batean lantzeko”.

 

Bestalde, Nafarroako Kazetarien Elkarteak Donejakue Bidearen Lagunak Elkartearekin batera kultur astea antolatzen ari dira (2020ko martxoan), Nafarroa eta Iruñea turistikoki eta kulturalki sustatzeko, eta horri buruzko informazioa eskaini diote Parlamentuko Lehendakariari.

 

Unai Hualdek Kazetarien Elkarteak “interes publikoaren alde” egiten duen lana goraipatu du, eta ildo horretan, lankidetzarako bide berriak irekitzearen alde agertu da. Adibidetzat jarri ditu Nafarroako Kazetaritzaren Teobaldo Sariak, “berdintasun esparruko lan hoberenak saritzen dituzte”. Aurtengo ekitaldia urriaren 18an ospatuko da Erriberrin.

 

Azkenik, Hualdek Nafarroako Kazetarien Elkargoa sortzen duen Foru Legearen onespena gogorarazi du, Nafarroako Kazetarien elkartearen ekimen batetik abiatua, zeinaren bidez “kodigo deontologikoaren behatzea hobetu nahi den, baita lanbidearen kalitate eta konpetentziak ere”. 2017ko urriaren 27an aho batez onetsi zen.