Noiz argitaratua Asteazkena, 2008.eko Otsailak 27

Nafarroako Parlamentuko lehendakariak harrera egin dio Nafarroako Kontseiluko lehendakariari

Nafarroako Parlamentuko lehendakariak, Elena Torres Miranda andreak, Nafarroako Kontseiluko lehendakari Enrique Rubio Torrano jaunari harrera egin dio.

Nafarroako Kontseiluko lehendakariak Parlamentuko lehendakariari eman dio foru komunitateko aholkularitza-organo gorena denaren oroitidazkia, 2007an zehar eginiko jarduerei buruzkoa, hura arautzen duen foru legeak ezartzen duen bezala.

Nafarroako Kontseilua osatzen dute Nafarroako Gobernuko lehendakariak izendaturiko zazpi kidek, haietatik bost Nafarroako Parlamentuak proposatutakoak. Nafarroako Kontseiluaren eginkizunen artean dago Nafarroako Gobernuak foru lege aurreproiektuei buruz egin ahal dizkion kontsultei erantzutea, eta, foru lege proiektu eta proposamenei dagokienez, Nafarroako Parlamentuak egiten dizkionei. Ildo horretatik, Rubio jaunak Torres andreari eskaini dio Nafarroako Kontseilua Parlamentuarekin lankidetzan aritzea, legeen kalitatea eta Parlamentuko legegintza-erabakien teknika juridikoaren zorroztasuna hobetzen laguntzeko.