Noiz argitaratua Asteazkena, 2020.eko Apirilak 29

Nafarroako Parlamentuak ostegun honetan ekingo die Gobernuaren kontroleko Osoko Bilkurei

Nafarroako Parlamentuak ostegun honetan (09:15), hilak 30, Gobernuaren kontroleko lehen Osoko Bilkura eginen du, COVID-19 koronabirusari aurre egiteko kontingentzia-planaren baitan Legebiltzarreko Mahaiak martxoaren 16an parlamentu jarduera murriztu zuenetik.

 

Oraingoan berritasun nagusiak Osoko Bilkuren aretoaren gehieneko edukierarekin du zerikusia (21 eserleku), egungo egoeran edukiera hori zehaztu da osasun-agintarien gomendioak errespetatuz; besteak beste, COVID-19aren eraginez bi metroko segurtasun-distantzia mantentzeari dagokiona.

 

Parlamentuko Segurtasun eta Osasun Batzordeak egindako txostena oinarri harturik, erabaki kontroleko lehen Osoko Bilkurari dagozkion eserlekuak honela banatzea: Mahaiko hiru kide lehendakaria, lehen lehendakariordea eta lehen idazkaria, bi ordezkari Navarra Suma, PSN, Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos-Ahal Dugurentzat, bat Izquierda-Ezkerrarentzat, sei Gobernuarentzat, lehendakaria eta bost kontseilari, eta Legebiltzarreko legelari nagusia. Mahaiko beste bi kideek, bigarren lehendakariordeak eta bigarren idazkariak, prentsa-kabinetatik jarraituko dute datorren osteguneko kontroleko Osoko Bilkura.